Haydarpaşa geltokia
Itxura
Haydarpaşa geltokia, turkieraz Haydarpaşa Garı, Turkiako Istanbul hiriburuan dagoen tren geltoki bat da, Bosforo itsasartearen bestaldeko Kadıköy udalerrian. 2021 arte Turkiako Anatolia eskualdera bidaiatzeko tren geltoki nagusia zen, baita herrialdean bidai eta bidaiari gehien dituena ere.
1872ko irailaren 22an inauguratu zen eta 2013ko ekainaren 19an itxi. Otto Ritter eta Helmuth Conu alemaniar arkitektoek diseinatu eta eraikiarazi zuten. Arkitektura neoklasikoa duen eraikina da.
