Bosforo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bosforo
Istanbul and Bosporus big.jpg
Datu orokorrak
Sakonera 186 m
Geografia
Koordenatuak 41° 07′ 10″ N, 29° 04′ 31″ E / 41.119444444444°N,29.075277777778°E / 41.119444444444; 29.075277777778Koordenatuak: 41° 07′ 10″ N, 29° 04′ 31″ E / 41.119444444444°N,29.075277777778°E / 41.119444444444; 29.075277777778
Honen parte da Itsaso Beltza
Herrialdea Turkia
Lurraldea Istanbul

Bosforo[1] (turkieraz: Boğaziçi, grezieraz: ΒόσποροςVosporos, bulgarieraz: БосфораBosfora) Europa eta Asia bereizten dituen Istanbul hiriko (Turkia) itsasartea da. Marmara itsasoa (turkieraz: Mármara Denizi, grezieraz: Θάλασσα του Μαρμαρά) eta Itsaso Beltza (turkieraz: Karadeniz, grezieraz: Μαύρη Θάλασσα) lotzen ditu. Errusiak eta Ukrainak Mediterraneo itsasora duten irteera bakarra da[2].

30 kilometroko luzera du eta 3.700 metroko zabalera handiena Itsaso Beltzeko sarreran, 750 metroko zabalera txikiena Anadoluhisarı eta Rumelihisarı otomandar gazteluen artean. Bere sakonera 36 eta 124 metroen artekoa da. Itsasarteko bazterrak jendetsuak dira oso, Istanbulek 11 milioi biztanle baititu.

Bosforok zubi bi ditu: lehendabizikoa, Bosforoko zubia, 1.074 metrokoa, 1973an bukatu zuten eta, bigarrena, Fatih Sultan Mehmed zubia 1.014 metrokoa, 1988an.

Gaur egun, Marmaray, 13,7 kilometroko Trenbide Tunela, eraikitzen ari dira eta 2013ko urrian bukatuta izango delakoan daude[3]. Tuneleko ia 1.400 metroak itsasartearen azpian izango dira, 55 metroko sakoneran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bosforo Aldatu lotura Wikidatan