Hebentik
Itxura

Hebentik (euskara batuan "Hemendik") 2004an sortutako Zuberoako kultura elkartea da. Tradizioa abiapuntutzat jota sorkuntza eta esperimentazio artistikoak bultzatu nahi ditu herrialdean, kultura eragileen arteko elkarlanaz.[1]
Egoitza "POM" Pau-Oloron-Mauléon tramaren aterbean du, Lextarreko Matalaz karrikan. Egoitza txiki honetan Xiberoko Bertso Alkarteak ere hartzen du ostatu.
Hebentik-ek aukera hauek eskaintzen ditu:
- Formakuntza ikastaldiak (kanta, dantza, musika, clown)
- Ikusgarrien sorkuntzak edota hedapena
- Ekoizpenak: KD, DVD, liburuak, argazki soinulariak...
- Liburutegi bat[2]
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdeko esparru kultural desberdinak jorratzen dituzten elkarte batzuek sortu zuten:
Ekimenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte espresio anitz bultzatzen ditu, agerkariak antolatuz. Adibideak:[3][4]
- Buhameek Badakie berria
- Oiherkoren trajeria, 2006an Ahüzkin taularatua.
- Etxebarre 007, 2007an Etxebarren plazaratutako ikuskizuna.
- Züek Heben, Euskal Herriko atlas geo-poetiko bat marrazten.
- Har eman, 2009an prestatutako antzerki-dantza-musika agerkaria.
- Hebentik Harat, 2009an kolektiboko artistek antolatutako bira. Zuberoa eta Nafarroako sei herri bisitatu zituen.
- Ekialde, 2011n Santa Grazin plazaratutakoa. Lau ibarretako (Echo, Aspe, Erronkari, Zuberoa) dantzari, kantari eta musikarien parte hartzearekin.
- Xora filmaren grabaketa, 2011n.
- Pilotarhitza (2011)
- No future (2011)
- Ketariatik Mundura
- Ziberoa zinez, udako zinema emanaldiak zenbait herritan.
- Euskal Herriko Atlas geo-poetikoa. Zer da hori?
- Barbau Hamalau (2014)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hebentik» EKE (kontsulta data: 2025-06-08).
- ↑ «Liburutegiaren katalogoa. Hebentik : Kültür herrikoia eta sorkuntza güne bat Xiberoan - Euskal Herria» www.hebentik.eu (kontsulta data: 2025-06-08).
- ↑ «Hebentik : Kültür herrikoia eta sorkuntza güne bat Xiberoan - Euskal Herria» www.hebentik.eu (kontsulta data: 2025-06-08).
- ↑ «Hebentik : Kültür herrikoia eta sorkuntza güne bat Xiberoan - Euskal Herria» www.hebentik.eu (kontsulta data: 2025-06-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Hebentiken web orria.
- XIBEROKO DANTZA JAUZIAK. Xiberoko 55 dantzen partizio musikalak