Aspe (Bearno)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bearnoko haranari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aspe».
Sarrança herria Aspen
Laskun, Aspe harana

Aspe[1] (gaskoieraz Aspa, Vath d'Aspa, Tèrra d'Aspa, frantsesez Aspe, Vallée d'Aspe) Pirinioetako harana da, Bearnon kokatua. Pirinioetako Parke Nazionalaren atarietako bat da.

Geografia[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Bearno Garaia (Pirinioetako eremua) osatzen duten hiru bailaretako bat da, Ossaukoarekin eta Baretosekoarekin batera. Aspeko uhaitzaren ibilbideari jarraiki, 40 km-ko luzera du haranak, Escot herrian hasi eta Somporteko mendateraino (1662 m). Hortik landa, Aragón ibarra hasten da (Huesca, Espainia).

13 udalerrik osatzen dute. Iparraldetik hegoalderako zentzuan zerrendatuta : Escot, Lourdios-Ichère, Sarrança, Bedous, Osse-en-Aspe, Aydius, Accous, Lees-Athas, Laskun, Cette-Eygun, Etsaut, Borce eta Urdos.

Ez da haran batere populatua (2.500 biztanle inguru ditu).

Hizkuntza[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Gaskoiera.

Zer ikusi[Editatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekomuseoak Lourdios-Ichere, Sarranca, Accous eta Borce herrietan.
  • Borcen bertan animalia-parkea: inguruetako basabereak (sarrioak, marmotak...) eta etxabereak (Bearnoko behia, euskal artzain-txakurra, Pirinioetako astoa...) ikuskizun erdi-aske
  • harkaitzean irekitako Masteriaren Bide ederra
  • Portaleteko gotorlekua
  • Copen harana (9 ha), Pirinioetako eremu babestuen artean sailkatua.
  • Laskungo zirkua

Erreferentziak[Editatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[Editatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aspe (Bearno) Aldatu lotura Wikidatan