Urdatx

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Urdatx
 Zuberoa, Euskal Herria
Eglise sainte engrace.jpg
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Elkargoa Euskal Hirigune Elkargoa
Barrutia Oloroe-Donamaria
Kantonamendua Euskal Mendialdea
Izen ofiziala Sainte-Engrâce
Alkatea Albert Aguiar
(2008-2014)
Posta kodea 64560
INSEE kodea 64475
Herritarra urdaxtar / santagraztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 00′ 51″ N, 0° 51′ 15″ W / 43.014166666667°N,0.85416666666667°W / 43.014166666667; -0.85416666666667Koordenatuak: 43° 00′ 51″ N, 0° 51′ 15″ W / 43.014166666667°N,0.85416666666667°W / 43.014166666667; -0.85416666666667
Urdatx hemen kokatua: Zuberoa
Urdatx
Urdatx
Urdatx (Zuberoa)
Azalera 72,69 km2
Garaiera 300 – 1.881 metro
Distantzia 33 km Maule-Lextarrera
Demografia
Biztanleria 211 biztanle (2013)
Dentsitatea 2,9 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 14,88
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 51,24
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 77,27 (2011)
Genero desoreka[1] % 6,92 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 70,52 (2010)
Euskararen erabilera %41,13 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1085. urtea
Webgunea http://www.sainte-engrace.com/


Urdatx edo Santa Grazi Zuberoako hego-ekialdeko muturrean dagoen udalerria da, Basabürüa eskualdekoa. Tokiko ondasunik ezagunenak Kakuetako arroila eta Done Jakue bideko eliza erromanikoa dira.

Ikuspegi orokorra

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak Urdatx eta Santa Grazi izenak ditu euskara batuan. Euskaltzaindiak, bere izen zerrendetan, Urdatx izenari ematen dio lehentasuna, Santa Grazi sinonimotzat onartuta.[2][3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdatx udalerria Pirinioetako ipar mazelan dago, Uhaitxa ibaiaren haranean. Bi herrixkak osatzen dute: Santa Grazi kasernak eta Santa Grazi herriak, biak 113 departamendu-errepidean kokatuak. Eskola eta udaletxea kasernan daude, eliza, berriz, herrian, 5 kilometrora.

Orografia malkartsua du udalerriak eta hainbat mendi aipagarri daude haren lurretan: Binbaleta (1.758 m), Izarbe (1565 m), Jora (1.069), Lakhura (1.877 m) eta Ütziagaña (1618 m), besteak beste.

Kakuetako arroila ezaguna ere udalerrian dago.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria Uhaitzandiren ibaiadar hauek zeharkatzen dute:

  • Uhaitxa eta haren adarrek:
    • Abitola erreka
    • Behizarie erreka
    • Gahardoi erreka
    • Kakuetako arroileko erreka eta haren adarrak (Axura erreka, Althañeta erreka eta Larregorri erreka)
    • Heil erreka
    • Inkhazkubu erreka
    • Itzal erreka eta haren adarra (Agarratze erreka)
    • Lukhubiñe erreka
    • Montxola erreka
    • Murrubeltz erreka eta haren adarra (Basabarrondo erreka)
  • Letxartsu erreka
  • Ihitsaga erreka, Uthurtzeheta errekaren adarra, eta berau Uhaitzarena.

Udalerrian zentral hidroelektriko bat dago.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdatx Bearnorekin da mugakidea ekialde eta ipar-ekialdean, eta Nafarroa Garaiarekin hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdatxen historia hango elizari lotua dago, Donejakue bideko etapa izatearen ondorioz Erdi Aroa bitartean garrantzia handia izan zuen kolejiatatik gelditzen den ondare ikusgai bakarra.

Kondairaren arabera Santa Grazia 303. urtean bere senargaia zen Narbonako duke batekin biltzeko Pirinioak zeharkatzeko prestatzen ari zela Zaragozan harrapatu zuten kristaua zen. Aragoiko hiriburuan martirizatua, lapur batek bere besoa lapurtu omen zuen Urdatx inguruko haritz baten azpian lurperatzeko. Beste hainbat mito bezala, idi batek aurkitu omen zuen erlikia hura, haritzaren oinean belaunikatu eta adarrak pizten baitziren. Horrela, bertan eliza eraiki zen. Haritza antzinako herrientzat zuhaitz sakratua zen eta horrek eliza leku sakratu aurre-kristau batean eraiki zela adierazi lezake.

Erreferentzia zaharrenaren arabera Urdatxen 12 kalonjedun kolejiata zegoen. 1085ean Antso V.a herrialdeaz jabetu eta kolejiata Leireko monasterioaren esku utzi zuen.

XII. mendearen erdialde inguruan Urdatxeko kolejiata gune gorenean zegoen. Santa Graziko elizaren ondoan Done Jakue bideko erromesak hartzen zituen ospitalea zegoen. Zuberoako parrokiarako erromeri leku bezala ere hartu zen. Nafarroa, Aragoi eta Bearnoko printzeak bisitatu zuten.

Gorabehera politikoek Kolejiataren gahinbehera eragin zuten. XIV. mendean Frantziako eta Ingalaterrako erregeen arteko gatazkak (Ehun Urteko Gerra) izan ziren. XV. mendean, berriz, frantsesen eta gaztela-aragoitarren arteko liskarrak izan ziren Nafarroaren kontrola izateko, eta XVI. mendean, Frantziako erresuma porrokatu zuten Erlijio Gerrak ditugu. Santuaren erlikia galdu egin zen, Santiagorako erromesaldiak ia eten ziren, eta ospitalea erori. Iraultzarekin Estatuak erlikia konfiskatu eta saldu zuen. Eliza bakarrik gelditu zen.

1841. urtean eliza monumentu historiko izendatu zuten. Haren zaharberritzea 1983an hasi zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
1.057 1.258 1.056 1.275 1.457 1.402 1.340 1.451 1.337
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
1.229 1.221 1.174 1.045 1.013 999 994 941 931
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
902 883 889 851 727 815 772 628 589
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
566 529 510 391 319 250 212 - -

2006ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maskaradak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak antolatutako azken maskaradak 1994an eta 2010ean izan dira[4].

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968an 500 bat biztanle zituen eta % 95a euskalduna zen. 2010ean 200 bat baizik ez ziren hor bizi, hizkuntzaren transmisioa etenda dago familia gehienetan eta eskolan frantsesez baino ez da irakasten[5].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdatx ezaguna da bata bestearen alboan dituen XI. mendeko Santa Graziko eliza erromanikoa eta hilarri tradizionalak dauzkan hilerria direla eta.

Elizarekin batera Kakuetako arroila da udalerriko turismo-erakarlerik nagusiena.

Urdatx 870 kilometroan zehar Mediterraneotik Pirinioetara doan GR 10 ibilbidean dago.

2010eko uztailaren 1etik aurrera La Verna kobazuloa ere dago ikusgai, munduko 10. gelarik handiena.

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leireko monasterio nafarrak sortu zuen Santa Graziko eliza 1085. urtean, Donejakue Bidea egiten zuten erromesentzako ospitale bat ere bazuela. Hala, Konpostelarako bidean geltoki garrantzitsua bihurtu zen, Pirinioak zeharkatu baino lehenagoko eremuan.[6]

Eraikin erromanikoa dugu, laukizuzen itxurako oinplanoa duena. Zirkuluerdiko itxurako absideetan bukatzen diren hiru nabetan zatitua dago, erdikoa alboetakoak baino zabalagoa dela. Halaber, lauki itxurako kanpandorre batez hornitua dago.

Azpimarratzekoak dira kanpoko ataria eta barneko 12 kapitel apainduak. Azken hauek hainbat aldiz zaharberritu dituzte eta jatorrizko kokaera aldatua egon daitekeela ohartarazi beharra dago. Kapitelon apaingarriek gai ezberdinak irudikatzen dituzte, besteak beste, Jesusen jaiotza, zenbait animalia, lehoiek jandako kristauak edo Salomon erregea Sabako erreginarekin.

Urdaxtar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Euskaltzaindia: 99. araua: Zuberoako herri eta herritarren izenak.
  3. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  4. [1], Aikor.
  5. Santa Graziko azken maskaradak?, Argia, 2.261. zkia., 2010eko urtarrilaren 23a.
  6. Santa Graziko udala
  7. (Frantsesez) Txomin Laxalt: Brèves de Pays basque, 2008. 126. or.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urdatx Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa