Heftzi-Ba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heftzi-Ba
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Ezekias
Seme-alabak

Heftzi-Ba (hebreeraz: חֶפְצִי־בָהּ‎, ḥefṣī-vah edo ḥep̄ṣī-ḇāh, «Ene atsegin») Biblian ageri den pertsonaia da, Erregeen II. Liburuko pertsonaietako bat, Ezekias erregearen emaztea eta Manases erregearen ama[1].

Literatura errabinikoaren arabera, Isaias profeta Heftzi-Baren aita eta Manasesen amaren aldeko aitona zen[2].

Heftzi-Baren izena Jainkoaren faborea berreskuratu ondorengo Zionen izen sinboliko gisa erabiltzen da Isaiasen liburuan. Elizen Arteko Biblian, hitzez hitzeko itzulpen batekin ordezkatuta dago:

« Ez dizute deituko gehiago «Hiri zapuztu», ez eta zure lurraldeari ere «Lur hondatu»; zure izena «Ene atsegin» izango da, eta zure lurraldearena «Ene emazte», Jaunak atsegin izango baitzaitu eta zure lurraldea emaztetzat hartuko. »
[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 2 Erg 21:1
  2. (Ingelesez) Hirsch, Emil G.; Seligsohn, M.; Jacobs, Joseph. «Hezekiah» Jewish Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2023-08-19).
  3. Is 62:4

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]