Hegabera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hegabera
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaCharadriidae
GeneroaVanellus
Espeziea Vanellus vanellus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa25,5 g (pisua jaiotzean)
Zabalera0,75 m eta 69,5 cm
Hegabera, Herbehereetako landa batean.

Hegabera (Vanellus vanellus) charadriidae familiako hegazti zangaluzea da[1], Eurasian eta iparraldeko Afrikan bizi dena. [2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

28 eta 31 cm arteko luzera du eta 67-72 cm arteko hego-zabalera. Bularraldea eta bizkarra beltzak ditu eta azpialdea zuria. Lumek kolore metaliko berde eta urdinak azaltzen dituzte. Buruaren aurrealdea eta gandorra beltzak dira masailak aldiz zuriak. Hanka gorrixkak ditu. Arra eta emea antzekoak dira, emearen gandorra motzagoa da eta buruko atal ilunak ez dira hain beltzak[3].

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguaren hasieran populazio handiak iristen dira. Tradizioaren arabera hegaberak ekartzen du negua Euskal Herrira. Padura eta hezeguneak bilatzen baditu ere, inguru hauetako asko landa eremu bihurtu dira eta hegaberak egoera berrira azkar moldatu dira. Itsas-mailatik hasi eta 1000 metroko altuera arteko eremuak okupatzen ditu[3].

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde handiak osatzen ditu eta aireportuetan arazo handiak sortzen ditu. Nekazal eremu handietan animalia txikiak jaten ditu. Hankarekin lurra kolpatzen du animaliak atera arazteko eta ondoren mokoarekin harrapatzen ditu. Zizareak, kakalardoak, matxinsaltoak, inurriak, milazangoak, armiarmak eta hainbat molusku jaten ditu, bai eta igelak eta arrain txikiak ere. Dieta osatzeko haziak eta zekaleak ere jaten ditu aldiro[3].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

70 egunetako ugalketa-zikloa du hegaberak. Habia sinplea egiten du, andarez egindako egitura ahur bat eta lau arrautza berdexka orbaindun jartzen ditu. Bikotekide biek 26-28 egunetan zehar txitatzen dituzte eta txitak jaio bezain laister gai dira ibiltzeko eta beren kabuz elikatzeko. 35-40 egu behar dituzte hegan egiteko. Hegaberek koloniak eratzen dituzte ugalketa garaian eta taldean babesten dituzte habiak harraparien aurrean[3].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean eta oraindik berak emandako izena darama.

Izen arruntak, euskalkietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskalkietan, euskara baturako izen arrunt nagusitzat hartu den hegabera izenaz gainera, beste hainbat ere baditu: hega-makur, hegalbera, hegal-xuri, itxaxori, itxas-txori, itxas-uso, kina, kiña, mi(n)au(ta), blintxa, gaztelutxarko, paneu.[4][5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BirdLife International (2004). Vanellus vanellus. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b c d «Avefría europea» SEO/BirdLife.
  4. Plazido MUXIKA: «avefría» in Diccionario Castellano-Vasco
  5. «Hegabera» txoriak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Vanellus_vanellus