Edukira joan

Heike Makatsch

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heike Makatsch

Bizitza
JaiotzaDüsseldorf1971ko abuztuaren 13a (52 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
AitaRainer Makatsch
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Düsseldorf (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea, abeslaria, gidoilaria, zinema aktorea, kontatzailea eta ahots-aktorea
Altuera1,73 metro
Enplegatzailea(k)VIVA Germany (en) Itzuli  1997)
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0538443 Allocine: 30212 Rottentomatoes: celebrity/heike_makatsch Allmovie: p230610 TCM: 1173282 Metacritic: person/heike-makatsch TV.com: people/heike-makatsch
Instagram: heikemakatsch Musicbrainz: 6b50b82b-4e44-4a26-874b-f922f1ea0d6c Discogs: 311285 Allmusic: mn0001563581 Edit the value on Wikidata

Heike Makatsch (Düsseldorf, Alemania, 1971ko abuztuaren 13a)[1] alemaniar aktorea, telebista aurkezlea eta abeslaria da.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rainer Makatsch izotz hockeyko Alemaniako selekzioko atezain ohiaren alaba da.[3]

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an hasi zuen Heike Daniel Craig aktorearekin harremana,[4] eta 2004ko urtarrilean amaitu. 2005ean Max Martin Schröder musikariarekin elkartu zen. 2007ko urtarrilaren 23an izan zuen bikoteak lehen alaba, Mieke Ellen Schröder, eta 2009ko urrian bigarrena, Pippa Schröder.[5]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an, Alemaniako VIVA TV telebista kate musikalaren emanaldi erregularrak inauguratzeko ardura izan zuen.

2000. urtean eman zion bizia Karlota (Charlotte) Mecklenburg-Strelitzeko erreginari, Longitude filmean.

2002an bigarren mailako papera lortu zuen Resident Evil filmean, non Lisa Addison Broward doktorearen rola egin zuen, Matt Adisonen arreba (Eric Mabius) eta Aliceren (Milla Jovovich) kontaktua Umbrella Korporazioaren barruan.

2003an Love Actually pelikulan hartu zuen parte eta bertan Mia, Harryren idazkaria (Alan Rickman), hil zuen.

2005ean "Keine Lieder über Liebe" bere lehen liburua idatzi zuen, Keine Lieder über Liebe pelikularen errodajean bizi izan zituen esperientziak kontatuz.

Urte berean, Margarete Steiff jostailu diseinatzaile eta enpresaburu desgaitu alemaniarraren papera egin zuen protagonistaren izenburu bereko Margarete Steiff filmean.

2009an Hilde pelikulako aktore nagusiarekin bat egin zuen eta bertan Hildegard Knef aktore alemaniarraren papera egin zuen, pelikulak aktore horren bizitza irudikatu zuen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteak beste, lan hauxetan hartu du parte:[6][7][8]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2014 Geography of the Heart - Jordi Mollà, Jana Pallaske, Clemens Schick, Sylvie Testud, Alysson Paradis & Nicolas Giraud
2013 Sein letztes Rennen Paulen alaba Dieter Hallervordenekin batera
2013 The Book Thief Lieselen ama Roger Allam, Sophie Nélisse, Geoffrey Rush, Emily Watson & Nico Lierschekin batera
2012 Die Abenteuer des Huck Finn Tante Polly Leon Seidel, Louis Hofmann, Jacky Ido, August Diehl & Peter Lohmeyerrekin batera
2011 Tom Sawyer Tante Polly Louis Hofmann, Leon Seidel, Benno Fürmann, Peter Lohmeyer, Sylvester Groth & Adnan Maralekin batera
2009 Hilde Hildegard Knef Dan Stevens, Monica Bleibtreu, Hanns Zischler, Sylvester Groth & Stanley Townsendekin batera
2005 Margarete Steiff Margarete Steiff Felix Eitner, Hary Prinz, Donald Arthur, Corinna Beilharz & Sigrid Burkholder
2003 Love Actually Mia Alan Rickman, Emma Thompson, Hugh Grant, Martine McCutcheon, Keira Knightley, Colin Firth & Sienna Guilloryrekin batera
2002 Resident Evil Dk. Lisa Addison Milla Jovovich, Michelle Rodríguez, Eric Mabius, James Purefoy & Colin Salmonekin batera
2000 Longitude Charlotte erregina Jeremy Ironsekin batera, Peter Cartwright, Gemma Jones, Michael Gambon, Nigel Davenport & Anna Chancellor
1997 Obsession Miriam Auerbach Protagonista, Daniel Craigekin batera
Heike 2012an, Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren 62. edizioan.

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Seriea Pertsonaia Oharrak
2016 - oraina Capelli Code Petra Paul 13 atal
2002 Die Affäre Semmeling Silke Semmeling 6 atal - serie txikia
1999 Camino de Santiago Tea serie txikia

Idazle[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Oharrak
2006 Schwesterherz idazlea

Aurkezle agerraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saioa Oharrak
2011 Lola - Der Deutsche Filmpreis 2011 aurkezle
2007 Bambi Verleihung 2007 aurkezle
1999 Bravo TV 2 kapitulu - aurkezlea
1997 Heike Makatsch - Die Show 2 kapitulu - aurkezlea

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Saria Laburra Emaitza
2012 Aktore onena Hessian TV Saria Sechzehneichen Izendatua
2012 Alemaniar aktore onena Jupiter Saria Tom Sawyer Izendatua
2010 Aktore onena Telebistarako Movie Maden Bavarian TV Saria Dr. Hope - Eine Frau gibt nicht auf Izendatua
2006 Aktore onena Telebistarako Movie Maden Bavarian TV Saria Margarete Steiff Irabazlea
2006 Aktore onena- Nazionala Bambi Saria Margarete Steiff Irabazlea
2006 TB-Urteko ekitaldia (Felix Eitner & Arno Ortmairrekin batera) Bambi Saria Margarete Steiff Irabazlea
2006 Emakumezko aktore baten emanaldi onena Emmy Saria Margarete Steiff Izendatua
2006 Aktore faboritoa Rommy Saria Margarete Steiff Izendatua
2004 Jarduten duen talderik onena (Hugh Grant, Colin Firth, Sienna Guillory, Liam Neeson & Emma Thompsonekin batera) PFCS Saria Love Actually Izendatua
2003 TB-Urteko ekitaldia (Michael Souvignier, Heino Ferch, Jan Josef Liefers & Armin Rohderekin batera) Bambi Saria Das Wunder von Lengede Irabazlea
2002 Alemaniar aktore onena Golden Camera Saria Die Affäre Semmeling Irabazlea
2001 Aktore onena Audience Saria Gripsholma Izendatua
1998 Emakumezko aktore baten emanaldi onena, gidaritza lanetan Film Saria in Gold Saria Obsesioa Izendatua
1996 Aktore gazte onena Bavarian Film Saria Nerpension Irabazlea
1995 - Promotional Saria Interaktiv Irabazlea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Heike Makatsch | Actress, Writer, Soundtrack» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  2. The irresistable rise of Heike Makatsch
  3. (Gaztelaniaz) «Heike Makatsch: Amor, Patrimonio, Fumar, Origen y Tatuajes - 2024» Taddlr (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  4. (Alemanez) «Daniel Craig und Heike Makatsch: Ihre Liebesgeschichte» Promipool.de 2022-03-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  5. (Ingelesez) «Learn about Heike Makatsch» Famous Birthdays (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  6. (Gaztelaniaz) «Buscando a Wanda (Serie de TV) (2024)» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  7. (Gaztelaniaz) «Heike Makatsch películas, filmografía» LaHiguera.net (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  8. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Heike Makatsch» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]