Heinrich Steinweg
Itxura
| Heinrich Steinweg | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Heinrich Engelhard Steinweg |
| Jaiotza | Wolfshagen im Harz, 1797ko otsailaren 15a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | alemana |
| Heriotza | New York, 1871ko otsailaren 7a (73 urte) |
| Hobiratze lekua | Green-Wood hilerria |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Leinua | Steinway family (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ekintzailea, piano maker (en) |
| Lantokia(k) | New York |
| Musika instrumentua | pianoa |
![]() | |
Heinrich Engelhard Steinweg, Estatu Batuetan ezagunagoa Henry E. Steinway izenarekin (Wolfshagen, Brunswick-Lüneburg, Germaniako Erromatar Inperio Santua, gaur egun Alemania, 1797ko otsailaren 15a - New York, AEB, 1871ko otsailaren 7a) Alemanian jaiotako Estatu Batuetako piano-egilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran biola- eta organo-egile izan zen, eta ondoren, bi piano-lantegi zabaldu zituen Seesenen eta Brunswiken.
Estatu Batuetara erbesteratu zen bere semeekin, eta Stenway and Sons (1853) piano-lantegia sortu zuen. Piano txikiak eta kontzertuetarako piano handiak egin zituen. Kontzertu-bulego bat sortu zuen New Yorken, eta pianista asko ezagutarazi zituen (A. Rubinstein, I. Paderewski, F. Kreisler, besteak beste).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
