Helene Funke
Helene Funke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chemnitz, 1869ko irailaren 3a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Viena, 1957ko uztailaren 31 (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta artista grafikoa |
Lantokia(k) | Viena |
Helene Funke (Chemnitz, Alemania, 1869ko irailaren 3a - Viena, 1957ko uztailaren 31) alemaniar pintore espresionista eta diseinatzaile grafiko modernista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia eta ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia industrial bateko alaba, pintura ikasten hasi zen bere gurasoen borondatearen aurka 1899tik aurrera, Municheko Damen Akademian. 1905etik 1913ra Frantzian bizi izan zen, eta geroago Vienara joan zen. Hantxe bizi izan zen hil arte.
Vienako emakumezko arte-taldeko kidea izan zen, baita garaiko artistek osatutako beste talde batzuetakoa ere. 1928an Austriako Estatu Saria jaso zuen Tobias y el Angelen irudiagatik.
"Haren irudiek, askotan, emakume-taldeak edo emakume-bikoteak erakusten dituzte, eta feminitatearen gaiaren azterketa bereizia adierazten dute". (Geheimsache Leben, 2005)
Margolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1904tik 1938ra arte, Munichen, Berlinen, Dresden, Leipzigen (BUGRA 1914) eta Hanburgon erakusketak egin zituen, eta Deutscher Künstlerbund-en parte izan zen.[1][2][3] Frantzian, harreman hurbila izan zuen fauveekin. Vienan, Vienako Sezesioan, Parisko Société des artistes Indépendants izenekoan eta Vienako Arte Erakusketan izan zen ikusgai.[4] Hil eta urte batzuetara arte, artearen munduak ez zuen bere figura aldarrikatu.
Oskar Laskek hilezkortu egin zuen Belvederen (Viena) ikus daitekeen "The Ship of Fools" margolan monumentalean. 1957an, Vienako apartamentuan hil zen Helene Funke.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998an Funke berraurkitu zute Kunsthandel Hieke-n egin zen erakusketa batean eta gero 2007an, Lentos, Linz-en egindako erakusketa handi batean.[5]
- 2018an, bere jaioterrian,Chemitz-en (Alemania) bere obren erakusketa bat egin zuten.
- 2019an, Funkeren obra Belvedere (Viena): Ciudad de mujeres delakoan dago ikusgai.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aus dem Begleitheft zur Ausstellung Paula Deppe des Passauer Oberhausmuseums, 2011. .
- ↑ Hamburger Kunstverein: Ausstellungsbeteiligungen von Helene Funke 1906 und 1907. .
- ↑ kuenstlerbund.de: Ordentliche Mitglieder des Deutschen Künstlerbundes seit der Gründung 1903 / Funke, Helene. .
- ↑ dorotheum.com: Helene Funke. Provinienz zu "Am Meer in Frankreich", 1908/1910. .
- ↑ Lentos Kunstmuseum Linz - Helene Funke (1869 - 1957). .
- ↑ «City of Women» www.belvedere.at.