Heloro

Koordenatuak: 36°50′32″N 15°06′34″E / 36.842203°N 15.109414°E / 36.842203; 15.109414
Wikipedia, Entziklopedia askea
Heloros» orritik birbideratua)
Heloro
Hego-ekialdeko Sizilia eta K.a. V. mendeko hiriak. Greziako hiriak gorriz, Siziliako hiriak urdinez, Via Selinuntina horiz eta Via Elorina berdez
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Syracuse
Italiako udalerriNoto
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak36°50′32″N 15°06′34″E / 36.842203°N 15.109414°E / 36.842203; 15.109414
Map
Azalera0.198 km²
Historia
Eraikitzailea(k)Sirakusa
KulturaGreziar, erromatar
regione.sicilia.it…

Heloro, Helorus, Heloros, Helorum, edo Elorus (Grezieraz: Ἔλωρος edo Ἕλωρος, Ptolomeo, Esteban Bizantziokoa edo Ἕλωρον, Scyl.; Italieraz: Eloro), Siziliako antzinako hiri bat zen, ekialdeko kostan kokaturik, Sirakusatik 40 kilometrora eta izen bereko ibaiaren aldean[1]. Gaur egun, hau da Noto udalerriko gune arkeologiko bat[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helororen jatorria ezezaguna da, baina baliteke Sirakusaren kolonia bat izatea, beti haren menpekoa izan zelako. Lehenbizi Eszilaxek[3] aipatu zuen izen hau, baina Tuzididesek, hiriaz hitz egin gabe, askotan adierazi zuen Helorotik Sirakusarako bidea[4], atenastarrek hartu zutena izandako porrotaren ostean. Hieron II.ak eta erromatarrek K.a. 263an sinatutako itunaren arabera[5], Heloro Sirakusako gobernuaren pean geratu zen. Bigarren Gerra Punikoan, nahiz eta kartagotarren alde egon, Marko Klaudio Martzelok berreskuratu zuen, K.a 214an[6].

Erromatar garaian, Sirakusaren menpekoa izan zen, agian autonomiarik gabe, baina Zizeronen pasarte batean[7] civitas bat zela adierazten da. Aurrerago, politikariak berriro aipatzen du[8] kostaldeko auzo moduan, non piratek Verresek betetako itsasontziak eraso zituzten. Pliniok, berriz, ez dauka Heloro Siziliako hirien artean[9], bakarrik dio izen horrekin gaztelu bat zegoela Heloro ibaiko iparraldean, baina Ptolomeoren idazkietan[10] Heloros izeneko hiri bat agertzen da.

Fazelloren garaian, oraindik agerian zeuden hondakinak Heloro ibaiko iparraldean, kostatik 1,5 kilometrora. Nabarmenenak antzoki batenak ziren, (jendeak Colisseo deitzen bazuen ere) baina harresien eta eraikinen atalak ikusgai zeuden ere. Zaila da jakitea zenbatekoa zen hiriko hedadura material asko desagertu delako, baina oraindik hiria eta itsasoaren artean zutabe edo monumentu bat dago. Hori harri handiz eginda dago eta zutik jarri zen idulki karratu baten gainean. Uste da sirakusarrek altxatutako monumentu bat zela, atenastarren gaineko garaipena ospatzeko, baina hori ez dago argi. Era berean, Asinaro ibaiaren ondoan eraiki lezakete adierazteko atenastarrek ez zutela inoiz gurutzatu[11].

Antzinako Siziliako hiriak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ESTEBAN BIZANTZIOKOA: S. V.; Vib. Seq. 11 or.
  2. (WILSON, R.; DARMC, R.; TALBERT, S. Gillies; ELLIOTT, T.; BECKER, J.: Places: 462234 (Helorus)"[1]. Pleiades. Kontsultatutako URL  2019.02.09.
  3. ESKILAX:13. 168 or.
  4. TUZIDIDES: τὴν Ἑλωρίνην ὁδόν, VI. 66, 70, VII. 80.
  5. DIODORO SIKULO: XVIII, Exc. H. 50 or.,Αἰλώρων izenaren idazkera ez da zuzena.
  6. TITO LIVIO: XXIV. 35.
  7. ZIZERON: In Verrem, III. 48.
  8. ZIZERON: In Verrem, V. 34
  9. PLINIO ZAHARRA: XXXII. 2.
  10. PTOLOMEO: III. 4. § 15.
  11. FAZELLO, Tommaso. IV. 2. 215 or.; CLÜVER, P.: Sicil. 186 or.; SMYTH, William Henry: Sicily, 179 or.; HOARE, Richard: Classical Tour, II. liburukia, 136 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]