Hematofagia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anopheles stephensi eltxoa giza odola xurgatzen.

Hematofagoak edo odoljaleak, odol bidez elikatzen diren animaliak dira. Hematofago ezagunen artean daude eltxoak (zeinetan emeak baizik ez baitira odoljaleak), akainak, zorriak, arkakusoak, izainak eta zenbait saguzar (Desmodontinae azpifamiliakoak).

Gaixotasun iturri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hematofagoak sarritan gaixotasun infekziosoen bektore izan ohi dira. Kasu ezagunenak dira Anopheles eltxoak (irudian) transmititzen duen malaria, tripanosomiasi afrikarra, tripanosomiasi amerikarra, akainek transmititzen duten Lyme-ren gaixotasuna, leishmaniasia, eta abar.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.