Camille Jordan
Marie Ennemond Camille Jordan (Lyon, 1838ko urtarrilaren 5a - Paris, 1922ko urtarrilaren 22a) Frantziako matematikaririk bikainenetakotzat jotzen zuten; izan ere, aurkikuntza handiak egin zituen geometria eta analisi arloetan. Jordanek Eskola Politeknikoan ikasi zuen (1855eko promozioa). Meatze ingeniaria izan zen. 1876an, Collège de France ikastetxeko irakasle sartu zen Joseph Liouvilleren ordez.
Zientzia aldizkarietan artikulu ugari argitaratzeaz gain, Ordezkapenen eta ekuazio aljebraikoen tratatua idatzi zuen. Halaber, Gaussen metodoa zabaldu zuen, n ezezaguneko n ekuazioko sistema linealak ebazteko.
Bere izena hainbat funtsezko emaitzei lotuta dago:
- Jordan kurbaren teorema, analisi konplexuan beharrezko topologia emaitza bat
- Jordanen forma kanonikoa eta Jordanen matrizea aljebra linealean
- Talde teorian, Jordan-Hölderren teorema oinarrizkoa da konposizio-serietan.
25593 Camillejordan asteroidea eta Camille Jordanen institutua bere omenez izendatuta daude.
C. Jordanek idatzitako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cours d'analyse de l'Ecole Polytechnique ; 1 Calcul différentiel (Gauthier-Villars, 1909)
- Cours d'analyse de l'Ecole Polytechnique ; 2 Calcul intégral (Gauthier-Villars, 1909)
- Cours d'analyse de l'Ecole Polytechnique ; 3 équations différentielles (Gauthier-Villars, 1909)
- Mémoire sur le nombre des valeurs des fonctions (1861–1869)
- Recherches sur les polyèdres (Gauthier-Villars, 1866)
- Traité des substitutions et des équations algébriques (Gauthier-Villars, 1870)
- Camille Jordanen lanen bilduma lau liburukitan (Gauthier-Villars, 1961–1964)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jordan-Chevalleyren deskonposizioa
- Jordanen funtzio adierazlea
- Jordan–Schurren teorema
- Jordan–Schönfliesen teorema
- Jordanen lema
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Camille Jordan |
- (Ingelesez)Camille Jordanen biografia