Henry Mintzberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Henry Mintzberg
HenryMintzberg230948.jpg
Bizitza
Jaiotza Montreal1939ko irailaren 2a
Herrialdea  Kanada
Hezkuntza
Heziketa McGill Unibertsitatea
MIT Sloan School of Management
Massachusetts Institute of Technology
Hizkuntzak frantsesa
ingelesa
Lanbidea
Lanbidea ekonomialaria, unibertsitateko irakaslea eta soziologoa
Lantokia(k) Montreal
Enplegatzailea(k) McGill Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society of Canada
www.mintzberg.org/

Henry Mintzberg (Montreal, 1939ko irailaren 2 - ) kanadar irakasle bat da, ezaguna erakundeetako kudeaketa eta antolakuntza aztertu eta horien hobekuntzarako teoriak eta ereduak taxutzeagatik. Antolaketaren ikuspuntu hierarkikoa gainditu eta erakundeen eskema berria proposatu zuen, erakundeeetan sei atal bereiziz: gailur estrategikoa, lerro hierarkikoa, eragiketa-zentroa, teknoestruktura, logistika eta ideologia. Lanaren zatiketaz gainera, koordinazioa garrantzitsutzat jotzen du, horretarako sei arlo hauek bereiziz: koordinazio informala, ikuskatze zuzena, lan-prozesuen estandarizazioa, emaitzen estandarizazioa, arauen estandarizazio eta kualifikazio eta prestakuntzaren estandarizazioa.