Heraklion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Heraklion

Heraklion
Rocca al Mare veneziar gotorlekuak (1523-1540) Herakliongo badia babesten du.
Izen ofiziala Ηράκλειο
Estatua GreziaGrezia
Probintzia Heraklion
Garaiera 0-33 m
Koordenatuak

35°20′N 25°08′E / 35.333°N 25.133°E / 35.333; 25.133Koordenatuak: 35°20′N 25°08′E / 35.333°N 25.133°E / 35.333; 25.133

Heraklion non dagoen adierazten duen Grezia-ko/-go/-eko mapa
Heraklion
Eremua 245.12 km²
Posta kodea 70x xx, 71x xx, 720 xx
Biztanleria 173.450 bizt. (2011)
Dentsitatea 707,6 biz/km2 bizt./km²
http://www.heraklion.gr

Heraklion (antzinako grekoa: Ἡράκλειον, Hêrákleion; greko modernoa: Ηράκλειο, Iraklio) Greziako Kreta uharteko hiri eta portu nagusia eta hiriburu administratiboa da. Greziako laugarren hiririk populatuena da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiarrek, IX. mendean, gotorleku bat eraiki zuten orain hiria dagoen tokian, eta rabḍ al-ḫandaq izena eman zioten. Izen hori grekora pasatu zen Χάνδαξ (Handax) bilakatuta, eta Candia izenaz latindartu zen. Veneziarrek zabaldu zuten Candia izena, eta hala erabili zen XIX. mendera arte. Kreta uharte osoa izendatzeko ere erabili zen Candia izena.

Heraklion izen zaharra inguruko Heracleum (Herakleoren hiria) portu erromatarretik hartu zuen

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minostar zibilizazioaren garaian Kretako gune nagusia Knosos izan zen, eta Heraklion Knososeko jauregiaren hondakinetatik gertu dago. Estrabonen arabera, Heraklion Knososko portua zen.

Bizantziarren garaian (K.o. 395-824), ez zuen garrantzi handirik izan uhartean, Knosos eta Gortina baitziren uharteko gune nagusiak.

Gaur egungo hiria Al-Hakam I.ak Kordobako emirerritik kanporatutako musulman erreboltariek sortu zuten 824an, uhartea bereganatu ondoren. Lubaki bat egin zuten gotorlekua babesteko, eta rabḍ al-ḫandaq (ربض الخندق) «Lubakiaren gotorlekua» izena eman zioten. Aurrerantzean, Al-Khandak deitu zioten.

961ean, bizantziarrek eraso zioten; hiria setiatu eta hartu ondoren, erraustu egin zuten.

1204an Veneziako Errepublikak erosi zuen, eta Candia izena eman. Hiria gotortu egin zuten, eta harresi ikaragarriak eraiki zituzten. Portuan gotorleku bat eraiki zuten.

1669ko irailaren 27an, 22 urteko setio baten ondoren, otomandarrek bereganatu zuten hiria. Setioaren azken 22 hilabeteetan, 70.000 otomandar, 38.000 kretatar eta kristauen 29.000 esklabo hil ziren.

1898tik aurrera, hiria britainiarren mende gelditu zen, eta 1913an, Kreta osoarekin batera, Greziako Erresumaren mendera pasatu zen.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Heraklion)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 26.2 29.4 34.5 38.0 41.3 41.0 42.0 39.5 35.7 31.2 28.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.2 15.5 16.8 20.2 23.5 27.3 28.6 28.4 26.4 23.1 20.1 17.0 21.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.6 12.8 13.8 16.6 19.7 23.7 25.7 25.6 23.4 20.3 17.4 14.5 18.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.4 3.3 6.4 8.0 13.2 16.2 16.6 13.5 9.7 6.4 3.4 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10.0 10.0 10.8 13.0 15.9 20.0 22.7 22.7 20.3 17.5 14.7 12.0 15.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 91.5 77.4 57.4 30.0 15.2 3.2 1.0 0.7 19.5 68.8 58.8 77.1 500.6
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.1 9.1 6.9 3.4 1.9 0.5 0.1 0.1 1.3 4.9 6.0 8.9 53.2
Eguzki orduak 117.8 124.7 176.7 228.0 300.7 351.0 372.0 347.2 282.0 198.4 150.0 120.9 2769.4
Iturria: Hong Kong Observatory[1] NOAA (muturreko datuak)[2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heraklionen bilakaera demografikoa
Año Populazioa
1800 15 000
1850 18 910
1900 22 501
1920 29 491
1928 39 231
1951 55 373
1961 64 337
1971 78 209
1981 102 398
1991 116 178
2001 137 766
2011 173 450

Greziak bereganatu ondoren, populazioa azkar hazi zen hirian. Bigarren Mundu Gerran kalte handiak izan zituen hiriak, eta populazioa inguruko herrietara sakabanatu zen. Gerraren ondoren, hiria neurririk gabe hazi zen, planifikaziorik gabe, eta auzo asko sortu ziren.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agia Aikaterini (Αγία Αικατερίνη)
  • Agia Irini Chryssovalantou (Αγία Ειρήνη Χρυσοβαλάντου)
  • Agia Marina (Αγία Μαρίνα)
  • Agia Triada (Αγία Τριάδα)
  • Agios Ioannis (Άγιος Ιωάννης)
  • Agios Ioannis Chostos (Άγιος Ιωάννης Χωστός)
  • Analipsi (Ανάληψη)
  • Atsalenio (Ατσαλένιο)
  • Bedevi (Μπεντεβή)
  • Chanioporta (Χανιώπορτα)
  • Chryssopigi (Χρυσοπηγή)
  • Dilina (Δειλινά)
  • Estavromenos (Εσταυρωμένος)
  • Filothei (Φιλοθέη)
  • Fortetsa (Φορτέτσα)
  • Giofyro (Γιόφυρο)
  • Hilioupoli (Ηλιούπολη)
  • Kainourgia Porta (Καινούργια Πόρτα)
  • Kamaraki (Καμαράκι)
  • Kaminia (Καμίνια)
  • Katsabas (Κατσαμπάς)
  • Kipoupoli (Κηπούπολη)
  • Knossos (Κνωσσός)
  • Kommeno Bedeni (Κομμένο Μπεντένι)
  • Lido (Λίντο)
  • Mastabas (Μασταμπάς)
  • Messambelies (Μεσαμπελιές)
  • Papa-Titou Metochi (Παπα-Τίτου Μετόχι)
  • Pateles (Πατέλες)
  • Poros (Πόρος)
  • Therissos (Θέρισσος)
  • Tria Pefka (Τρία Πεύκα)
  • Tris Vagies (Τρεις Βάγιες)

Aldiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Agia Irini (Αγία Ειρήνη)
  • Agia Marina (Αγία Μαρίνα)
  • Ammoudara (Αμμουδάρα)
  • Amnissos (Αμνισσός)
  • Athanati (Αθάνατοι)
  • Daphnès (Δαφνές)
  • Finikia (Φοινικιά)
  • Gazi (Γάζι)
  • Giofyrakia (Γιοφυράκια)
  • Karteros (Καρτερός)
  • Kavrochori (Καβροχώρι)
  • Néa Alikarnassós (Νέα Αλικαρνασσός)
  • Skalani (Σκαλάνι)
  • Stavrakia (Σταυράκια)
  • Syllamos (Σύλλαμος)
  • Vassilies (Βασιλειές)
  • Voute (Βούτες)
  • Xirokambos (Ξηρόκαμπος)

Monumentuak eta gune interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Knososko jauregia, hiritik 5 km-ra.

Monumentu bizantziar eta veneziarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Santa Katerina Sinaikoaren eliza, veneziarrek XVI. mendean eraikia. Barnean, ikono bizantziarrak dauzka.
  • Harresi veneziarrak, XIV. mendetik XVI. mendera bitartean eraikiak; izar-formako egitura dute.
  • Portu zaharra, XVI. mendekoa.
  • San Marko eliza, XIII. mendean eraikia eta XVI. mendean berreraikia.
  • Done Petri eta Done Pauloren monasterioa, XIII. mendekoa.
  • San Titoren eliza, jatorriz bizantziarra eta XV. mendean veneziarrek aldatua.
  • Iturriak:
    • Bembo iturria (Krini Bebo, Κρίνη Μπέμπο), XVI. mendekoa.
    • Morosini iturria (Krini Morozini, Κρίνη Μοροζίνη), 1628koa.
    • Sagredo iturria (Krini Sagredo, Κρίνη Σαγρέντο)
    • Priuli iturria (Krini Priouli, Κρίνη Πριούλι)

Herakliondar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heraklion Aldatu lotura Wikidatan