Herbeheretako Ekialdeko Indietako Konpainia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Herbeheretako Ekialdeko Konpainiaren bandera.
Herbeheretako Ekialdeko Indietako Konpainiaren jabetzako lurraldeak (orlegiz).

Herbeheretako Ekialdeko Indietako Konpainia edo Herbeheretako Sortaldeko Indietako Konpainia (nederlanderaz Vereenigde Oostindische Compagnie edo VOC) 1602ko martxoaren 20an Herbeheretako Estatu Nagusiek Asian merkatal jarduerak burutzeko 21 urteko monopolioa eman zion unean ezarri zen. Mundu osoko lehenbiziko nazioarteko korporazioa izan zen eta baita bere etekinak argitaratu zituen lehenbiziko konpainia ere. Gainera VOC konpainiak gobernu baten adinako eskumenak zituen, horien artean gerra aldarrikapenak eta negozio akordioak gauzatu, bere berezko txanpona ekoiztu, bai eta koloniak ezartzeko eskumenak.

Bi mendeetan zehar garrantzi eta negozio kopuru handiak izan zituen konpainia bat izan zen, bi mende horietan %20eko dibidendua ordaindu zuelarik. Azkenean 1800. urtealdera lur-jo eta desegin egin zuten. Bere jabego eta zorrak Batavako Errepublikak bere egin zituen. VOC konpainiaren jabegoko lurraldeak Ekialdeko Herbeheretar Indiak izatera iragan ziren, hauek XIX. mendean zehar hedatuz joan eta azkenik Indonesiako penintsula bereganatu zuten. XX. mendean Indonesia herrialdea izatera igaro ziren.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herbeheretako Ekialdeko Indietako Konpainia Aldatu lotura Wikidatan