Herioa Venezian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Herioa Venezian
Der Tod in Venedig Hundertdruck 1912.JPG
Datuak
Egilea Thomas Mann
Argitaratze-data 1912
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Der Tod in Venedig
Hizkuntza alemana
Argitaratzailea S. Fischer Verlag
Herrialdea  Alemania
ISBN 978-0-06-057617-2
OCLC 71208736
Euskaraz
Izenburua Herioa Venezian
Itzultzailea Xabier Mendiguren Bereziartu
Argitaratzailea Ibaizabal
Argitaratze-data 1992
Bilduma Literatura Unibertsala
Orrialdeak 90

Herioa Venezian (Der Tod in Venedig) Thomas Mann idazle alemaniarrak 1912an idatzitako eleberri laburra da.

Eleberriak bi pertsonaia bakarrik garatzen ditu: Gustav von Aschenbach, idazle alemaniar adinekoa, eta Tadzio, hotel berean dagoen gazte poloniar eder bat. Idazlea Veneziara joan zen bere etorri literarioa berreskuratzeko eta han gazteaz maitemindu zen. Liburuaren akzioa minimoa da. Hotelean eta ondoan dagoen hondartzan pasatzen da ia guztia.

Thomas Mannek onartu zuen liburuaren zati bat autobiografikoa zela. 1911ko maiatzaren 26tik urte bereko uztailaren 11ra arte bidaia bat egin zuelako Veneziara.

Liburua Luchino Viscontik zinemaratu zuen 1971n. Dirk Bogardek jokatu zuen Gustav von Aschenbachen papera.

Bestela, euskarazko itzulpena Xabier Mendigurenek egin zuen "Ibaizabal" argitaletxearekin 1992an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herioa Venezian Aldatu lotura Wikidatan


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.