Luchino Visconti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luchino Visconti
Luchino Visconti 5.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


André Chamson - Miguel Angel Asturias
Bizitza
Jaiotza Milan1906ko azaroaren 2a
Herrialdea  Italia
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Erroma1976ko martxoaren 17a (69 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (istripu zerebrobaskularra)
Familia
Aita Giuseppe Visconti de Modrone
Leinua Visconti
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea antzerki zuzendaria, zinema zuzendaria, gidoilaria eta idazlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa Italiar neorrealismoa
IMDb nm0899581
http://www.luchinovisconti.net/

Luchino Visconti, Modroneko Dukea (1906eko azaroaren 2a - 1976ko martxoaren 17a) antzerki eta zinema zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milaneko familia aberats baten baitan jaioa (ipar Italiako aberatsenetarikoa), bere aita Modroneko Dukea izan zen, eta Viscontik sei anai-arreba izan zituen. Izandako heziketa zela eta, Viscontik kontaktua izan zuen artea eta antzerkigintzarekin eta diziplina bakoitzeko pertsonairik garrantzitsuenekin harremanetan izan zen. Giacomo Puccini konpositorea eta Arturo Toscanini orkestra zuzendaria esaterako, edota Gabriele D'Annunzio idazlea.

Viscontik ez zuen sekula bere bisexualitatea ezkutatu eta hainbat maitale izan zituen. Euretarik azkena, Helmut Berger, La caduta degli dei filmean Martinen papera egin zuena. Horrez gain, Franco Zeffirellirekin ere harreman bat izan zuen.

Luchino Visconti 69 urterekin hil zen, bihotzeko bat eman ondoren. Ischiako herrian kokaturiko museo batek, bere lana omentzen du.

Bizitza artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ean Parisera joan zen eta zinean lan egiten hasi zen, laguntzaile moduan. Ondoren Hollywoodera bidaiatu zuen. Gianni Puccini, Antonio Pietrangeli eta Giuseppe De Santisen laguntzarekin, zuzendu zuen bere lehen pelikulako gidoia idatzi zuen. Ossessione (Obsesioa) (1943), egindako lehen film neoerrealista. 1948ean, La Terra trema (Lurrak dardar egiten du) zuzendu zuen.

Zuzendari neo-errealista izan arren, 1950eko hamarkadan zehar bere estiloa aldatu egin zuen 1954ean Senso izeneko filma zuzendu zuenean. Filme honetan Viscontik errealismoa eta erromantizismoa batzen ditu, neo-errealismoarekin apurtzeko. Garai hartan, Viscontik hainbat antzezlan zuzendu zituen, esaterako Rina Morelli-Paolo Stoppa konpainiako antzezpenak, Vittorio Gassmanekin batera.

Neo-errealismora bueltatu zen, 1960ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean Italia hegoaldeko inmigranteek Milanera bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, espresionismorik gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".

1960ko hamarkadan zehar, Viscontiren filmak pertsonalagoak bilakatu ziren.Il Gattopardo (Lehoinabarra), 1963ean egin zuen, eta Siziliako aristokraziaren gainbehera jorratzen du. Burt Lancaster aktore estatubatuarra izan zen filme honetako protagonista, Don Fabrizio printzearen paperean.

Filma AEBn eta Erresuma Batuan banatu zen, baina Twentieth-Century Fox produktoreak asko murriztu zuen luzera, zati osoak ezabatuz. Gainera, bikoizketa oso era txarrean egin zuten. Honengatik guztiagatik Viscontik Il Gattopardo (Lehoinabarra) filma arbuiatu zuen.

1969ean egindako La caduta degli dei filmagatik, Viscontik eszenaratze onenari Oscar Sarietarako izendapen bat jaso zuen. Hala ere, ez zuen saria irabazi. Film hau, Viscontiren filmik ezagunenetakoa da, eta industrializazioak aberasturiko Alemaniako familia batek Bigarren Mundu Gerra aurreko garaian, nazismoaren gailentzean, izandako gainbehera jorratzen du. Egin zuen azken filma Errugabea (1976) izan zen.

Zuzenduriko filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luchino Visconti Aldatu lotura Wikidatan