Hermes Trimegisto
Itxura
Hermes Trimegisto | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Tot |
Ogibidea | filosofoa eta astrologoa |
- Artikulu hau okultistari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hermes (argipena)».
Hermes Trimegisto (antzinako grezieraz: Ἑρμῆς ὁ Τρισμέγιστος, "Hermes hiru aldiz handia"; latinez: Mercurius ter Maximus), Hermetic Corpus izeneko testu sakratuaren egilea izan omen zen. Bestalde, Tot egiptoarraren ilargi-jainkoari greziarrek jarri zioten izena da.
Greziarren ustez, aspaldi bizi izandako errege bat zen, eta magiari, astrologiari eta alkimiari buruz idatzi asko egin zituen. Zientzien eta arteen sortzailea zela uste zuten. Ustez Hermesenak ziren idatzi horiek garrantzi handia izan zuten K. o. IV. mendean sortu ziren erlijio-eztabaidetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.