Hermias Alexandriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hermias (filosofoa)» orritik birbideratua)
Hermias Alexandriakoa
Bizitza
Jaiotza Alexandria, V. mendea
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Alexandria, 450 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Familia
Ezkontidea(k) Aedesia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak Erdi Aroko greziera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa

Hermias Alexandriakoa (/hɜːrˈmaɪəs/; grezieraz: Ἑρμείας ἐκ Φοινίκης) (Alexandria, 410 inguru-450 inguru) Bizantziar Inperioko filosofo neoplatoniko izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandrian jaioa, ikasteko Atenasera joan zen; azken hiri horretan Syrianos Alexandriakoarekin filosofia ikasi zuen. Aedesiarekin ezkondu zen, Syrianosen senidea; Aedesiak ezkontzeko konpromisoa zuen Proklorekin, baina gizonak emakumearekin puskatu zuen, antza, zerutik mezu bat jaso ondoren.

Hermias Syrianosen ezagutzak Alexandriara eraman zuen. Bere jatorrizko hirian Horapoloren eskolako irakaslea izan zen, horretarako estatuaren soldata jasoz.450 inguruan hil zen, semeak (Amonio Hermiakoa eta Heliodoro) oraindik haurrak zirenean. Nahiz eta aita hil, Aedesia eta semeek estatuaren laguntza jasotzen jarraitu zuten, horrela bi haurrak etorkizunean filosofoak izango liratekeela.[1][2]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testu gutxi heldu dira egungo egunetara. Ezagutzen da Fedroren gaineko Komentarioa; oinarriz Syrianosen Platonen Fedro lanari buruzko hitzaldi batzuetan oinarrituta dago.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sorabji, R., (2005), The Philosophy of the Commentators, 200-600 AD, Cornell University Press.
  2. Uzdavinys, A., (2004), The Golden Chain: An Anthology of Pythagorean and Platonic Philosophy. World Wisdom, Inc.
  3. Commentaire sur le 'Phèdre' de Platon : Hermiae in Platonis Phaedrum scholia, P. Couvreur-en edizioa, Paris, Bibliothèque de l'École des Hautes Études, 133. fasz., 1901. Reproduction avec index et postface C. Zintzen, Hildesheim, Olms, 1971. Itzultzailea: Hildegund Bernard, Kommentar zu Platons Phaidros, Tübingen, 1997.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]