Edukira joan

Herri-etimologia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herri-etimologia hiztunentzat ulertezin edo ilunak diren hitzetan edo formetan gertatu diren aldaketen ondorioa da. Helburua halakoak formaren aldetik argiagoak egitea da, esanahiaren aldetik maiz ilun izaten jarraitu arren. Ohikoa da antzekoak edo homofonoak diren hitzekiko antzekotasunean oinarrituak izatea.

Batzuetan etimologia faltsua izena ere ematen zaio, etimologia den aldetik izatez okerra baita, baina hizkuntzaren historiaren ikuspegitik hitzen forma aldarazten duten eragile naturaletako bat da.

Euskaraz zainori 'azenarioa' adibide on bat litzateke, herrikoia balitz, hiztunek erdal hitzari euskal zentzua bilatu baitiote, eta horren arabera eraldatu dute [1]. Azkueren hiztegiaren (1905-1906) eranskinean artomokil eta artomutil jaso ziren "larra, zean" laburduren azpian (Larrabetzu eta Zeanuri?) erdarazko automobil arrotzaren ordez, hiztunentzat egunerokoak ziren arto eta mokil edo mutil hitzen antzekotasunaz baliaturik. Alderantziz, adibidez, gaztelaniaz Sierra de la Hez izena eman zaio noizbait euskarazko Alaiz izena izan zuen mendilerroari (gaur Alaitz litzateke, Nafarroako mendilerroa bezala)ː[2] hez 'gorozkiak, hondarrak' izenak berez ez dirudi zentzu handirik duenik, ostera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ikus Orotariko Euskal Hiztegia, s.v. azenario. Zainhori-ren lehen lekukotasuna Pouvreauren hiztegikoa da (c. 1665), baina ziurrenik erdarazko hitzari Oihenartek (1638) eman zion etimologian oinarritua da eta, beraz, etimologia jasoa litzateke, ez herri-etimologia.
  2. (Gaztelaniaz) Ortiz Viana, Helena. (2015). «Riojarchivo » El tesoro de Sierra Laéz» Riojarchivo (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]