Silvain Pouvreau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Silvain Pouvreau
Bizitza
Jaiotza BourgesAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "xvii"
Herrialdea  Frantzia
Heriotza ParisAdierazpen errorea: Ustekabeko ( eragilea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiz katolikoa
Silvain Pouvreauren testu autografo bat.png

Silvain Pouvreau (Bourges, Frantzia, ? - Paris, Frantzia, c.1675) euskal idazle eta apaiza izan zen, frantziarra sortzez.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen egin zituen eliza ikasketak eta han ezagutu zituen Bizente Paulekoa santua eta Fouquet apezpikua. Jean Duvergier de Hauranne Saint-Cyrango abadearen idazkaria izan zen eta berarekin euskara, latina, gaztelania eta hebreera ikasi zuen. 1640 eta 1644 artean Bidarteko apaiza izan zen, Fouquet Baionako apezpikua zen garaian, hain zuzen. Ondoren Parisa itzuli zen. 1650 eta 1660ko hamarkadetan kokatzen dira Pouvreauren euskal lanak: Trento ondoko erlijio libururik gomendatuenen lehen euskal itzulpenak eta haren hiztegi ospetsua, besteak beste.

Silvain Pouvreauren Guiristinoaren dotrina-ren lehenbiziko faksimile edizioaren azala (Paris, 1656).
Silvain Pouvreauren testu autografo bat.
Silvain Pouvreauren testu autografo bat.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru itzulpen argitaratu zituen:

Hil ondorengo argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste idazlan batzuk argitaragabe gelditu ziren:

  • Les petites oeuvres basques ("Euskal idazlan txikiak"). J. Vinsonek 1892an Les petites oeuvres basques de Sylvain Pouvreau, prêtre du diocèse de Bourges. Publiées pour la première fois conformément aux manuscrits originaux de l’auteur argitaratu zuen. Honen faksimilea Hordago argitaletxeak kaleratu zuen (1978). Hauxe da liburu honen edukia:
    • Grammaire de la langue basque ("Euskal gramatika", frantsesez, 1-9. or.)
    • Fragments divers ("Zati ezberdinak", frantsesez, 11-12. or.)
    • Sermon pur la Pentecôte ("Mendekosterako sermoia", euskaraz, 13-24. or.)
    • Andre Dana Maria Privilegiatua, euskaraz (25-95. or.)
    • Privilege du Roi ("Erregearen baimena", frantsesez, 97-99. or.)
  • Iesusen Imitacionea (1978, Hordago). Tomas de Kempisen liburuaren lehendabiziko euskal itzulpena, ondoko mendeetan euskarara gehien itzuli diren liburuetakoa (ikus Jesukristoren Imitazioa).

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Silvain Pouvreauk euskara-frantses hiztegi bukatugabe bat ere utzi zuen: “En la Biblioteca Nacional de París se conservan, aparte de otros manuscritos, dos copias de un magnífico diccionario vasco-francés que desgraciadamente sigue inédito si bien es verdad que ha sido profusamente aprovechado por los lexicógrafos posteriores desde Humboldt, para componer el cual estudió Pouvreau detenidamente las obras impresas de varios autores vascos (Leizarraga, Axular, Harizmendi, Etcheberri, pero no Dechepare) y contó entre sus informadores a Oihenart” (Mitxelena 1960, 74. or.).

Pouvreauren hiztegia gorde diren hiztegi zaharren artean (ikus Euskal hiztegien zerrenda) handiena da (8.100 bat sarrera). Hitzak familiaka daude bilduta, hots, antolakuntzaren aldetik hiztegi etimologiko bat da. Bildutako hitz, esapide eta aipu gehienak aurreko liburuetatik hartuak dira [1]. Haren iturriak, ez beti baina bai maiz, laburduren bidez daude adierazita.[2] Halere, garbi dago hainbat neologismo ere egin zituela, batez ere eratorbidea baliaturik.[3]

Bestalde, Pouvreau eta Oihenarten arteko gutun gordeek erakusten dute hiztegigileak zuberotar jakituna zalantzak argitzeko erabili zuela.[4]

Eskuizkribuak hiztegiaren hiru idaztaldi biltzen ditu, A, B eta C izenez ezagunak. Hiruretan zabalena A da (209 or.); tarteka gaztelania eta latina ere jasotzen ditu, gehi idazleen aipuak eta atsotitzak ugari. B idaztaldia (200 or.) Aren kopia garbia izan liteke, murriztuxeagoa; lehen 33 orriak falta ditu (hasieratik çafarda-raino). C idaztaldia, azkenekoa, oso laburra da (12 or., arrayoa-aztorea bitarteko hitzak baino ez); hiztegia laukoitz egiteko saio bat da.[5]

Gramatika zirriborroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gramatika lanetan ere jardun zuen Pouvreauk, hiztegiaren lagungarri, nonbait. Vinsonek 1881ean Revue de Linguistique aldizkarian argitaratu zituen haren gramatika zirriborroak. Gogoan hartzekoa da artean euskal gramatikari buruz Arnaut Oihenarten Notitia liburuko berri interesgarriez besterik ez zela argitaratua. Hauek dira gorde diren zatiak:

  • Chapitre second. De la construction du nom (Vinson, 1892: 1-5. or.)
    • Du substantif avec l'adjectif
    • Construction du nominatif singulier avec le verbe
    • Du genitif singulier & de ses derives
  • Chapitre... Des terminaisons des noms verbaux (ib. 5-7. or.)
    • Des noms actifs
    • Des noms verbaux substantifs abstractifs
  • Chapitre des noms adverbiaux, &c. (ib. 7-9. or.)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]