Hezkuntzan Librezale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hezkuntzan Librezale
Datuak
Motaelkartea
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2017
webgune ofiziala
Telegram: hezkuntzanlibre Edit the value on Wikidata

Hezkuntzan Librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu zuten 2017an, enpresa pribatu erraldoiek EHko eskoletako digitalizazio prozesuetan daukaten presentzia handiarekin kezkatuta. Urte hartako Durangoko Azokako Kabi@n aurkeztu zen taldea jendaurrean publikoki[1]. Aurretiko hitzordu ia guztiak online gertatu ziren.

Gaur egun, Euskal Herri osoko, sare publiko eta itunpeko 400 bat pertsona baino gehiagok osatzen dute taldea.[2]

Taldearen izena aurretik existitzen zen software librearen aldeko Librezale talde euskaltzale eta software librearen aldekoaren omenez hartu zuten.

Taldearen ezaugarri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak eskolan software librea hobesteko lan egiten du. Nolabait, etengabeko bilera asinkronikoa dago online, bat-bateko mezularitza sistema pare bat erabiliz. Alde batetik, Telegram aplikazioari esker eta bestetik Matrix komunikazio protokoloaren bidez, taldekideen arteko komunikazio kanala etengabe dago zabalik. Bi komunikazio protokoloak bateratuta dauzkate, horretarako Matrix komunikazio protokoloak eskaintzen duen zubia erabiliz.

Komunikazio hizkuntza bezala betiere euskara erabiltzen da.

Agerpen publikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldekide batzuek nahiko aktibo ibili dira software librearen erabilpena eskoletan sustatzeko lanean. Horrela, euskarazko hezkuntzarako propio sorturiko Linux banaketak sortu dira[3][4], Moodle plataformaren erabilera sustatu da, EAEko Legebiltzarrean hitz egin izan dute hiru aldiz, ―Hezkuntza Legerako akordioaren oinarriak adosteko Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordearen gonbidapenari erantzunez―[5][6], software librea instalatzeko "jaialdiak"[7] antolatu dituzte, prentsa oharrak plazaratu dituzte Euskal Herriko hezkuntza sistemetan software librearen erabilpena defendatzeko[8], material infografikoak sortu dituzte[9], etab.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Durangoko Azoka. (2017-12-09). Kabi@. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  2. Guri buruz – Hezkuntzan Librezale. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  3. «Luberri: Luberri instalazioa» Luberri (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  4. «Txikilinux» Elkartenet (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  5. ‘Euskal hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak’ txostenaren iruzkina – Hezkuntzan Librezale. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  6. West Larrañaga, Javi. «Irakasleak trebatzeko eskatu dute hezkuntza lantaldearen azken saioan» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  7. Linux Party edo Software Libre Jaiak – Hezkuntzan Librezale. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  8. Albisteak – Hezkuntzan Librezale. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
  9. Materiala – Hezkuntzan Librezale. (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]