Moodle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Moodle irakaskuntza kudeatzeko sistema librea da (bestela ere "Ikasteko Ingurune Birtuala" deitu izan da), virtual learning enviroment edo learning management system ingelesez. On line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da.

Arkitekturari dagokionez, web aplikazioa da eta PHP dabilen edozein ordenagailutan funtzionatzen du. Hainbat datu-base mota onartzen ditu, besteak beste, MySQL eta PostgreSQL.

Moodle Martin Dougiamas australiarrak sortu zuen 2001ean. Harrez geroztik ikaragarrizko arrakasta eta zabalkundea izan du mundu osoko hezkuntza-erakundeen artean. 2017ko urtarrilean Moodle-ren gune ofizialean erregistratutako guneek guztira 99.000.000tik gora erabiltzaile dituzte, 120 hizkuntza baino gehiagotara itzulita dago (euskarara ere bai), mundu osoko 234 herritan ari dira erabiltzen, 75.048 gunetan.

Moodle Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment delakoaren laburdura da (Objektuetara bideratutako Ikas-Ingurune dinamikoa eta Modularra).

Moodle GNU lizentziapean banatzen da.

Moodleren ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moodle-ek pedagogia konstruktibo soziala bultzatzen du. Bere arkitektura eta aplikazioengatik online klaseentzako egokia da, baina baita ere klasean irakasleak irakatsitakoa hobetzeko eta sakontzeko. Nabigatzaileak duen interfaze- a erabiltzeko erraza da.

Instalazioa ere erraza da, PHP plataforma eta datu base batera sarrera bakarrik eskatzen baitu. Lehen aipatu den bezala, datu baseen zerbitzari ezberdinak erabiltzeko aukera ere eskaintzen du.

Gainera, plataforma guztian zehar segurtasuna oso kontrolatua dago. Inkesta guztiak kontrolatzen dira, cookieak zifratzen dira… testuak sartzeko leku gehienek HTML editorea erabiltzen dute, bertan idaztea erraza bihurtzen duena.

Horrez gain, Moodle-ren ezaugarri nagusienetako bat modularitatea da, hau da, plataforman sortzen diren ikastaro guztietan hainbat elementu gaineratu, ezabatu, aldatu edo egokitu ahal direla beti ere tutoreak dituen beharren arabera.

Hiru modulu-mota nagusi ditu:

Baliabideak
Nolabait esateko, baliabideak eduki estatikoak dira, ikasleen aldetik ez dute interaktibotasunik: fitxategiak, web orriak, direktorioak, kanpo loturak...
Jarduera-moduluak
Ikas-materialak dira eta nolabaiteko eragin-trukatzea, interaktibotasuna, gaineratzen dute: foroak, txatak, wikiak, blogak, glosategiak, datu-baseak, zereginak, tailerrak...
Blokeak
Ikastaroaren orri nagusiak ezkerreko eta eskuineko aldeetan blokeak izaten ditu. Horiek informazioa edo beste funtzionalitate batzuk eskaintzen dituzte irakasleentzat nahiz ikasleentzat: egutegia, kalifikazio-liburua, duela gutxiko aktibitatea...


Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moodle hitza hasieran Modular Object-Oriented Dynamic Learning Enviroment (Moduluka sorturiko ikasketa-eremu dinamikoa) akronimoa zen, irakasle eta programatzaileentzat zentzua duena, baina Moodle hitzak moodle aditz anglosaxoniarrari ere erreferentzia egiten dio.

Espezifikazio Teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturari dagokionez, Unix, Linux, FreeBSD, Windows, Mac OS X, Net Ware eta PHPa erabiltzen duten beste sistemetan inongo aldaketarik gabe erabili daiteke. Moodle-ren azken bertsioa (3.2) 2016ko abenduan argitaratu zen eta PHP-ren 5.6.5 bertsiotik gorakoak onartzen ditu, PHP 7.0 eta 7.1 barne.

Datuak SQL motako datu base batean gordetzen dira: 1.7 bertsiotik aurrerakoak (2006ko azaroan argitaratutakoa) datu baseen abstrakzioaz baliatzen dira, honela instalatzaileek datu baseen zerbitzari ezberdinak aukeratu ditzakete. Gaur egungo Moodle-ren azken bertsioak (3.2) PostgreSQL, MySQL, MariaDB, Microsoft SQL Server eta Oracle datu-baseak onartzen ditu.


Moodle-en instalazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen instalazioa ez da beste LMSen oso bestelakoa. Instalazioa egin nahi den modua kontuan hartu behar da: modu integratuan egin nahi bada (aplikazioen zerbitzariak eta datu baseak zerbitzari fisiko bakar batean) edota modu sailkatuan egin nahi den (aplikazioen zerbitzaria eta datu baseak zerbitzari fisiko desberdinetan). Bigarren aukera da gomendagarriena, baina LMS honi buruz soilik ikasi egin nahi baduzu lehenengo aukera erabili.

Lehenengo aukera XAMPP bidez eta PHPk, MySQLk eta Apachek osatutako paketearen bidez egin daiteke, instalatzeko beharrezkoak direnak. Pakete hau bai Linuxen eta bai Windowsen erabili daiteke. Hau instalatu ondoren, Moodle paketea zabaltzea eta instalatzea bakarrik geratzen da.

Moodle-en itzulpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software libreko programa gehienekin bezala Moodle-n ere itzultzea posiblea da. Moodle-k hizkuntza ezberdinetako lokalizazioa egiteko AMOS izeneko tresna bat erabiltzen du, eta bertatik edozeinek egin ditzake proposamenak: http://lang.moodle.org/local/amos/

Zure Moodle-an AMOS plataformako edozein hizkuntza-pakete automatikoki jaitsi eta instalatu daiteke (Gunearen kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntza-paketeak), eta Moodle-ko 2.8 bertsiotik aurrera hizkuntza-paketeen eguneraketak automatikoki aplikatzen dira. Bestela badago ere hizkuntza-paketeak eskuz helbide honetatik jaisteko aukera: https://download.moodle.org/langpack/.

Soilik zure Moodle-an instalatutako hizkuntza-paketeren bat aldatu nahi izanez gero, Moodle bertatik badago hori egitea (Gunearen kudeaketa > Hizkuntza > Hizkuntzen pertsonalizazioa).

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria

Moodle-en sortzailea Martin Dougiamas izan zen, Australiako Curtin Unibertsitateko administratzailea eta Konputagailuen Zientzietan graduatua. Hark egindako ikerketa batean software librearen erabilera irakaskuntzaren eta irakasketaren epistemologia sozial baten oinarri bezala aztertu zuen. Haren ikerketak Moodle-en diseinuan eragin handia izan zuen, beste irakaskuntzako plataformetan ahaztuta zeuden alderdi pedagogikoak erabiliz.


Ikuspuntu pedagogikoa

Moodle-ek planteatzen duena hezkuntza konstruktibo sozial bat da, eta bertan ikasleek ere hezkuntzako esperientzian ekarpen garrantzitsuak egin ditzaketela azpimarratzen du. Moodle-en ezaugarriek hau erakusten dute: ikasleek datu baseetan komentatu dezakete, edo wiki batean elkarrekin lan egin dezakete.

Moodle-en malgutasunari esker irakaskuntza metodo asko erabili daitezke. Material oso espezifikoa edo orokorra sortzeko erabili daiteke edota ebaluatzeko erabili daiteke. Konstruktibismoa emaitzetan oinarritutako irakaskuntzaren kontrako zerbait bezala ikus daiteke. Kontabilitateak ebaluazioen emaitzak azpimarratzen ditu, baina Moodle-en malgutasunari esker klasera bideratutako giro batera ere norabidetu daiteke.


Moodle-en administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Administrazio orokorra erabiltzailea den kudeatzaile edo administrari batek eramaten du, instalazioan zehar zehaztutakoa.
  • Lekua pertsonalizatu daiteke “gai”ezberdinak erabiliz, eta hauek koloreak, letra motak,distribuzioa, etab. erabakiko dute.
  • Modulu berriak gehitu daitezke.
  • Hizkuntzen paketeek hauek kokapena erraz aurkitzea ahalbidetzen dute. Gaur egun 35 hizkuntzatan aurkitu daiteke Moodle.

Erabiltzaileen administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri orokorrak honakoak dira:

  • LDAP metodoa: sartzeko kontuak LDAP zerbitzari baten bidez ziurtatu daitezke.
  • Kanpoko datu basea erabili daiteke kautotze bezala erabili daiteke.


Pertsona bakoitzak soilik kontu bat behar du zerbitzari osoan zehar ibiltzeko. Kontu bakoitzak hainbat sarbide izan ditzake. Administrari kontu batekin kurtsoen sorrera eta irakasleak kontrola daitezke, ikastaro bakoitzari erabiltzaileak esleituz.


  • Irakasleek beraien kurtsoari sartzeko klabe bat ezarri diezaiekete, honela ikasleak ez direnei sarrera galaraziz. Klabe hau pertsonalki adierazi edo korreoz bidali dezakete. Irakasleek ikasle bati sarrera galarazi diezaioke nahi baldin badu. Gainera, denbora jakin batean sartzen ez diren ikasleei sarrera galarazteko metodo automatiko bat ere badago, administratzaileak ezarritakoa.

Erabiltzaile bakoitzak bere ordutegi zona zein den adierazi dezake, eta Moodle-en jarritako data guztiak horretara moldatuko dira. Gainera, hizkuntza ere aukeratu daiteke.


Ikastaroen administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakasleak kurtsoaren aukera guztiak kontrola ditzake. Formatu desberdinak aukeratu daitezke kurtsoarentzat: asterokoa, gaien araberakoa,…

Orokorrean Moodle-ek malgutasun handiko hainbat aktibitate eskaintzen ditu: foroak, egunerokoak, inkestak, materialak, kontsultak, galdeketak eta egitekoa. Orri nagusian erabiltzailea azkenekoz sartu zenetik gertatu diren aldaketak adierazi daitezke.

Nota guztiak, bai foroenak, egunerokoenak, inkestenak, galdeketenak… orri bakar batean ikusi daitezke eta kalkulu orri batean bezala jaitsi. Gainera, ikasle bakoitzaren aktibitatearen txostenak eskuratu daitezke, grafikoekin eta modulu bakoitzean sartu dena adieraziz (azkenekoz noiz sartu zen, zenbat aldiz irakurri duen), baina baita ere ikasle bakoitzak zenbat parte hartu duen. Foroetara bidalitako mezuak posta elektronikoz bidali daitezke, baita ere irakasleen iruzkinak… dena HTML formatuan edo testu arrunt bat bezala.

Moodle-en modulu garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitekoen Modulua

  • Lan baten entrega eguna zein den eta honetan lortu daitekeen nota maximoa zein den zehaztu daiteke.
  • Ikasleek beraien egitekoak igo ditzakete eta haiek igo dituzten eguna gorde egingo da.
  • Lanak fugaz kanpo bidali daitezke, baina irakasleak noiz bidali diren eta zenbateko atzerapena izan duen ikusi ahal izango du.
  • Klase guztia orri bakar batean eta inkesta bakar baten bidez ebaluatu daiteke.
  • Irakaslearen komentarioak egiteko bakoitzaren orrian gordeko dira eta ikasleari notifikazio bat bidaliko zaio.
  • Irakasleak lan bat itzuli dezake hau zuzendu ondoren.

Kontsulta Modulua

Bozketa bat bezalakoa da. Zerbaiti buruz bozketa bat egiteko edo ikasle bakoitzaren erantzuna galdetzeko erabili daiteke.

Foroaren Modulua

Hainbat foro mota daude: irakasleentzat soilik, ikastaroaren berriak eta denentzat irekitako foroak.

  • Mezu guztiek idazlearen argazkia erakusten dute.
  • Irakasleak ikasle guztiei foro guztietan parte hartzera behartu diezaieke edota ikasle bakoitzari nahi duenean parte hartzeko aukera eman.
  • Irakasleak foro batean erantzunak idaztea ezinezkoa izatea egin dezake.
  • Irakasleak eztabaida gaiak foro batetik bestera mugi ditzake.

Eguneroko Modulua

Arlo honen bitartez irakasleak eta ikasleak informazio pribatua elkarbanatu dezakete.

  • Egunerokoan idatzitakoa egindako galdera bati erantzuna izan daiteke.
  • Klase guztia orri bakar batean eta inkesta bakar baten bidez ebaluatu daiteke.
  • Irakaslearen komentarioak egunerokoaren orrian gordeko dira eta ikasleari notifikazio bat bidaliko zaio.

Galdeketa Modulua

  • Irakasleek galderen datu base bat sor dezakete eta ondoren hau beste galdeketetan erabili izango dute.
  • Galderak sarbide errazeko kategorietan gorde daitezke, eta kategoria hauek ondoren argitaratuak izan daitezke honela lekuko edozein tokitik kategoria ezberdinetarako sarbidea errazago bihurtzeko.
  • Galdeketak berehala zuzentzen dira eta galderak aldatzen badira berriro zuzentzeko aukera dago.
  • Galdeketak denbora limite bat izan dezakete.
  • Irakasleak galdeketak behin baino gehiago egin daitezkeen eta hauen erantzunak ikustea posible ote den erabaki dezake.
  • Galderak HTML eta irudiekin sortu daitezke.
  • Galdeketa galderak eta erantzunak nahastu daitezke ikasleek beraien artean kopiatzea ekiditeko.
  • Galderak kanpoko testuetatik inportatu daitezke.

Materialen Modulua

  • Fitxategiak zuzenena kargatu daitezke edota web galdeketak erabiliz momentuan sor daitezke.
  • Web aplikazioekin lotuak egin daitezke.

Inkesta Modulua

  • Preparatutako inkestak erabiltzea posible da (COLLES, ATTLS).
  • Grafikoak dituzten inkestetatik txostenak sor daitezke. Datuak, kalkulu orrietako ohiko formatuetan bezala edo CSV fitxategi bat bezala deskarga daitezke.
  • Inkestak ezin dira partzialki erantzun.
  • Ikasle bakoitzak bere erantzunak zein diren eta klasekoekin konparazioa ematen zaio.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moodle Aldatu lotura Wikidatan