Hiart Leitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiart Leitza
Bizitza
JaiotzaArbizu1974ko urtarrilaren 31 (50 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta irakaslea

Hiart Leitza Razkin (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1974ko urtarrilaren 31) Beietz! taldeko abeslaria da, kazetaria (Euskalerrria Irratia 2000-2010) eta egun Altsasuko Institutuko irakaslea.[1][2] 1996ko Nafarroa Oinezen koordinatzailea izan zen.[3]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13 edo 14 urte zituela hasi zen kantatzen. Kuadrillarekin Nafarroako kantu txapelketan izena eman zuten Ikimilikiliklik taldearekin. Hortik Ortzi taldea sortu zen.

Urte batzuk geroago, Skalariak taldean sartu zen, eta horko kide izan zen 1997tik 2006ra. Ska talde horretan aritzeak Hiarten bizitza markatu zuen. Diskografia handia dute, eta biziki famatu ziren. 600 kontzertu inguru egin zituzten.

Geroago, Beietz! taldea sortu zuten, 2018an. 2019an, lehenengo diskoa atera zuten. Lehenengo kontzertua Arbizuko festetan eman zuten. Geroztik, kontzertu garrantzitsuenetako bat Iruñeko Zentral aretoan egin zuten.[4]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2020an Beietz! taldeak, Erraietatik estreinako lana argitaratu zuen. 14 kantuz osatuta, urte askoan lozorroan egon ondoren.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hezkuntza plazara!: atxikimenduak. (argitaratze data: 2020-11-23).
  2. «Emakumearen egunean kantari» Guaixe.eus 2021-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  3. «ANDRA MARI ikastola, Etxarr-Aranaz: Etxarrin dena prest» Hik Hasi 1996-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-06-08).
  4. (Ingelesez) «Inicio» Beietz! (Noiz kontsultatua: 2021-04-14).
  5. «Hiart Leitza: "Poesia ardatz hartuta, hitzen edertasunari begiratzen diogu"» KULTUR SHAREA 2020-01-02 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]