Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Skalariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Skalariak
Skalariak.jpg
Skalariak
Datuak
Jatorria Iruñea, Nafarroa Garaia
Musika mota ska, reggaea
Instrumentuak tronpeta, teklatua, bateria, gitarra, baxua, saxofoia, tronboia
Urteak 1994-2008; 2015-gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Gor, Boa
Taldekideak
Juantxo Skalari, Peio Skalari, Javier Etxeberria, Luisillo Kalandraka, Mario
Informazio gehigarria
MusicBrainz 0cc3e9a2-7d0c-457f-bd40-c0babe7e593a
www.skalariak.com

Skalariak 1994. urtean Nafarroa Garaian sortutako ska musika taldea da. Juantxo eta Peio anaiak izan ziren bandaren sortzaile. Beren lan eta abestietan euskara eta gaztelania erabiltzen dute, eta, taldea nabarmentzen duen musika mota ska bada ere, beste hainbat doinuz ere baliatzen dira, hala nola punkaz eta reggaeaz. 2008an geldiunea egin zuten beren ibilbidean; urte horretaraino, sei disko kaleratu zituzten, eta Espainian, Europan eta Ameriketan zehar birak egin zituzten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Skalariak taldea Irunean jaio zen Juantxo eta Peio Skalari anaien eskutik. Ska eta reggae musikaren zale amorratuak zirelarik, gaur egun fanzine hitzarekin ezagututako aldizkari bat argitaratzeaz ez ezik, irratian ere maiz parte hartu zuten, Dj-en antzera. Aurrerago, beren abizena izenburu eramango zuen musika proiektuari hasiera ematea erabaki zuten. Honekin batera, taldearen lehenengo eraketa lortu zuten, 5 kidez osatuta zegoena: Javier Etxeberria (gitarra), Mario Memola (saxofoia), Zara (teklatua), Naiara Krutxaga (baxua), Marco Bellizzi (tronboia) eta David Orduña (tronpeta).

Bide honetik jarraituz, zuzenean jotzen hasi zirenean, Iruneako Gor diskografiarekin harremanetan jarri ziren, hauek disko bat grabatzeko aukera eskeini zietelarik. Beranduago, 1997.urtera iritsita, Javier eta Juan Antonio San Martin anaiena zen “Estudios XXI”tan sartu eta bertan, beren lehenengo diska grabatu zuten, Skalariak(Gor) izena eta Mario Goñi egile zituena. Diskako abestien artean taldearen lehenengo bi lanak aurkitzen ziren: “Txapeldunak” eta “O neure herri”. Azkenengo bi hauek eta “Agur Euskal Herriari” abestiak euskaraz idatzita zeuden bakarrak ziren, diskako gainontzeko guztiak erdaraz baitzeuden. Denborak aurrera egin ahala, Peio eta Juantxok taldearen agintea eskuratu zuten eta kantagilearen lanari ekin zioten, hau da, abesti eta kanta guztiak sortzen zituzten, euskarazkoak izan ezik.

Skalariak Espainiako hiri ezberdinetan zehar ibilaldiak burutzen hasi ziren eta denbora gutxiren buruan Europara zabaldu ere egin ziren, Frantzia eta Italian jotzera behartu zituen 10 egunetako iraupena izan zuen bira labur bati esker. Ibilaldi hauetan zehar, gaur egungo taldea ezartzen da, Hiart Leitza eta Luisillo Kalandraka Zara eta Naiara ordezkatzen dituztelarik. 1999.urtean, beren bigarren lana kaleratu zuten, Klub Ska (Gor) izenekoa. Oraingo honetan, taldeak, multikulturala zen “Klub Ska” bat asmatu zuten eta Iruneko “rude boys”-ak politika eta futbolari buruz hitzegiteko bateratu zitzaizkien. Berriro ere, San Martin anaiak eta Mario Goñirekin batera diska berria grabatu zuten.

1999 eta 2000 urteen artean diska berriaren aurkezpenari ekiten diote, Madrid, Bartzelona, Galizia eta Euskal Herri osoan zehar igaroz gauzatzen dutena. Aurrerago, bigarren bira bati eman zioten hasiera, baina oraingoan Italia, Suitza eta Mexico bezalako herrialdek zapaldu zituzten hiru asteetan zehar.

2001-an “En la calle” izenburuarekin ezagututako hirugarren lana agertzen da, oraingoan “Garate” estudioetan Kaki Arkarazoren eskutik grabatu zutena. Diskaren izenburua egi bihurtuz, Irunea, Bartzelona zein Bilboko kaleetan zehar eman zituen bandak bere lehenengo aurkezpen kontzertuak. Aurreko urteko eredua jarraituz, Espainia, Suitza, Frantzia eta Italia hautatzen dituzte berriro, diska berriaren abestiak aurkezteko.

Bi urte geroago, 2003an alegia, Skalarien laugarren eta baita azkenengo lana izango den “Radio Ghetto” ren grabaketari ekin zioten, Madrilgo BOA diskografia eta Kaki Arkarazoren parte hartze eta laguntzari esker. Harrigarria dirudien arren, diskoan ageri ziren euskarazko abestiak, oraingoan Juantxo eta Peiok sorturikoak izan ziren, gainontzeko kantekin batera. Berriz ere, izenburua oinarritzat hartuz eta Jamaika eta Euskal Herriko kultura munduko leku guztietara zabaltzeko asmoz, Radio Guetto irratia martxan jarri zuten. Taldekide bakoitza bere programa izatera ailegatu zen eta ondorioz, Skalariak taldeko hainbat kontzertu eta baita zuzeneko programak irrati bidez emititzeko aukera izan zuten.

Bandak Madril, Bartzelona, Bilbo, Vigo, Zaragoza eta Alicante hirietan zehar murgiltzen da beren azkenengo diska aurkezteko. Hau gutxi balitz, maiz bisitatu dituzten Suiza, Frantzia, Alemania eta Mexico bezalako herrialdeetara abiatzen dira, “Open Air St.Gallen Festival” edo “Gurten Festival” ekitaldietan 30.000 pertsonen aurrean jotzeko helburuarekin.

2005.urtean, Skalariak taldea etapa berria hasi zuen eta honekin batera erritmo berrien agerpena. Hasieratik itsatsita eraman zuten Jamaikako erritmoa atzean utzi gabe, funk, soul eta karibe zein zelten erritmoak sartu zituzten. Aurkezpen birak Alemania eta Suizatik igarotzeaz gainera, Chile ere hartu zuten baitan lehenengo aldiz eta bertan, Ciaspo ONG-ak antolatutako ekimenean parte hartu zuten “Victor Jara” estadioan.

Zoritxarrez, 2006ko abuztuan Hiart eta irailean Peiok taldea uztea erabaki zuten, azkenengo honen ordez Enrique Rubiños sartu zelarik. Hala ere, urte horretako urriaren 15ean ospatu zen Nafarroa Oinez ekitaldia babesten zuen abesti ofiziala Skalariak taldea sortua izan zen.

The Kluba - Proiektu Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juantxo Skalarik 2008ko urrian sortutako proiektu berria da, etapa berri bati ateak irekitzen dizkiona. Munduan zehar 600 kontzertu jo, 10 urteko ibilbidea egin eta hainbat diska argitaratu ondoren musikaren munduan jarraitu nahi zuen anaietako batek egindako egitasmo musikala da.

Skalariak gogora dakar baina aire berritu batez: ikuspegi musikal zabalagoa, musika banda izate ezberdina eta ikuskizuna eta originaltasuna azpimarratzen dituen zuzeneko eszeneratzea. Musika desberdinean oinarritzen bada ere, hiru talde nabarmentzen dira: The Clash, Stray Cats y The Pogues. Honi Juantxo Skalarik hastapenetatik berezkoa duen jamaikako kutsu melodikoa erantsi behar zaio. Lirikari dagokionez, The Kluben poesia nagusitzen da, bere alde hurbila baina baita kalekoa ere. Poesia, mezua, intimismoa...

Dagoeneko, The Klubak diska berri bat plazaratu du, bertan honako abesti hauek aurki ditzakegularik: "Kluba", "Algo se mueve", "Entre tinieblas", "pudo hacerlo", "african team", "brindo", "llorona night", "dancing in the market", "skabilly train", "dejarme llevar" y "mi camino".

Vendetta - Proiektu Berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa profesional luze baten ondoren, Luisillo Kalandraka eta Javier Etxeberriak musika proiektu berri bat sortzeko nahia izan zuten, Enriko Rubiños, Ruben Antón eta Pello Reparaz-i esker egi bihurtu zena.

2009.urteko hasieran, kideak lehenengo lanei forma ematen hasteko elkartzen hasi ziren. Urte batez luzatu diren prestaketa eta saiakerak, mundu mailako bira dakarren diska ekarri du, taldearen izenburua daramana. Hamaika abesti eta bi bertsio gordetzen ditu barruan: bere garaian The Selecter taldeak sortutako “Everiday” eta Jack Marshall-en “The Munsters”. Badira "loco", "comando che guevara", "son libre", "como sube", "soy de barrio", "ciudad desolación", "kolorez busti", "es mentira" eta "miedo deituriko lanak ere. Hamar urtez iraun duen ibilbide musikalean zehar erabili zuten ska estiloaren emaitza da, rock, skinhead-reggae eta latin-hardcore estiloen agerpena ere dagoelarik.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Peio Reparaz: tronboia eta ahotsa
  • Ruben Antón: tronpeta eta koroak
  • Javier Etxeberria: gitarra eta ahotsa
  • Luisillo Kalandraka: baxua eta ahotsa
  • Enriko Rubiños: bateria eta perkusioa

Hasierako Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiart Leitza: teklatua
  • Naiara Krutxaga: baxua
  • Zara (Cristina Zaratiegui): teklatua
  • Marco Bellizzi: tromboia
  • David Orduña: tronpeta
  • Ernesto Prat: tronpeta
  • Peio Skalari: bateria

Aurreragoko Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juantxo Skalari: abeslaria
  • Enrique Rubiños: bateria
  • Javier Etxeberria: gitarra
  • Luisillo Kalandraka: baxua
  • Mario Memola: saxofoia
  • Guillermo: tromboia
  • Rubén Antón: tronpeta
  • Olatz Andueza: teklatua + akordeia

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Skalariak (Gor, 1997). CD.
  • Namaluj Certa Na Zed (Gor, 1998). CD.
  • Klub Ska (Gor, 1999). CD.
  • En la kalle (Gor, 2001). CD.
  • Radio Ghetto (Boa Music, 2003). CD.
  • Luz rebelde (Boa Music, 2005). CD.
  • Ska Republik Concert (Maldito Records, 2008). 2CD + DVD

Single-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • O neure herri (Gor, 1997). CD-single.
  • Sólo vivir (Gor, 1998). CD-single.
  • Skalari Rude Klub (Gor, 2001). CD-single.
  • Vodka Revolución (Gor, 2001). CD-single.
  • Baietz Oraingoan! (2006). Single.

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Skalariak: Street's Ska (Gor, 2002). VHS + DVD.
  • Skalariak - Ska Republik Concert (2007)

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[http://www.skalariak.com/ Skalariak webgune ofiziala]

[http://www.thekluba.com/ the kluba webgune ofiziala]

[http://www.lavendetta.org/ Vendetta webgune ofiziala]