Hidden Agenda (1990eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hidden Agenda (1990eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1990
Jatorrizko izenburua Hidden Agenda
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa thriller politikoa eta film dramatikoa
Iraupena 106 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ken Loach
Gidoigilea(k) Jim Allen Itzuli
[[Kategoria:Jim Allen Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Frances MacDormand
Brian Cox
Brad Dourif
Mai Zetterling
Bernard Archard




Ekoizpena
Ekoizlea Eric Fellner
Ekoizle eragilea John Daly Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Stewart Copeland
Jantzi-diseinatzailea Daphne Dare Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Ipar Irlanda
Argumentu nagusia Ipar Irlandako gatazka
Kanpo loturak

Hidden Agenda (euskaraz Ezkutuko Egunkaria) 1990eko Ken Loach zinema zuzendariaren britainiar filma bat da. Filma honetako honako aktore hauek antzeztu zuten: Frances MacDormand, Brian Cox, Brad Dourif eta Maurice Roëves.

1990eko Canneseko Zinemaldiko Epaimahaiaren Saria irabazi eta Europar Filma Onenaren Goya Sarirako izendatua egon zen.

Filma honako bi esaldi edo aipamen kontrajarriekin hasten da:

« Irlanda osoko jabetza moral eta materiala, eguzkitik hasi eta erdigunera arte, eskubidez Irlandako Herriari dagokio. »
James Fintan Lalor, irlandar errepublikarra eta kazetaria (1807-1849)
« Ipar Irlanda Erresuma Batuko zatia da, nire hauteskunde-barrutia den bezala. »
Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroa (1979-1990)

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkada, Ipar Irlanda. Giza Eskubideen aldeko Paul Sullivan (Brad Dourif) estatubatuar abokatua IRArekin lotura duen pertsona batekin doalarik, Britainiar Espioitzak lekuko arriskutsua izan daitekelakoan estatubatua abotakua erailtzen du.

Erailketa ondoren Sullivan abokatuaren Ingrid Jessner (Frances McDormand) neskalagun eta lankidea bere mutilagunaren erailketaren zergatia jakiteko asmoz Ipar Irlandara bertaratu eta Peter Kerrigan poliziari (Brian Cox) erailketa kasuaren ikerketa eta galdeketetan lagunduko dio, hauen ondorioz Sullivan abokatua bi gizonek tirokatu zutela jakinen dutelarik, erailketaren arrazoia grabaketa bat duen kaset misteriotsu bat dela ere argitaratuko da.

Grabaketa honen egilea Harris kapitaina da (Britainiar Espioitzako kide-ohia, une hartan britainiarrengandik ezkutatuta dagoena), grabaketa honetan britainiar buruzagi militarrak eta Alderdi Kontserbatzailearen kideak Margaret Thatcher presidentea boterera iristeko eman zuten bultzadaren inguruan mintatzen dira, hortaz grabaketa hori Britainiarrentzat oso material arriskutsua izateaz gain, ezkutuan mantendu beharreko gauza da. Ustekabean, Harris kapitainak Dublin hirian Irlandar Errepublikarren laguntzaz britainiar espioietatik ezkutuan dagoela Jessnerri grabaketa eskuan ematen dio, baina Britainiar Espioitza Zerbitzuak Harris kapitaina topatu eta bertan hiltzen du. Honela grabaketa hura egiaztatzeko Harriz kapitaina hilta dagoela, grabaketa bera zokoratua gelditzen da.

Gainera, filmaren amaieran Kerrigan inspektoarearen nagusiek ikerketan aurrera jarrai dezan eragoztzi eta ixilik egotera derrigortzen dute, ikerketak hark oraindik ixilpeko azpijoko hangiagoa jendaurrean argitaratu dezakelakoan. Jessner oraindik grabaketaren jabe da, eta filmaren arabera grabaketa ezagutzera ematen du, nahiz eta hura inork sinistuko ez duen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]