The Wind That Shakes the Barley (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Wind That Shakes the Barley (filma)
Filma
Jatorrizko izena The Wind That Shakes the Barley
Urtea 2006
Generoa drama filma
Gerra-zinema
zinema erromantikoa
Herrialdea Erresuma Batua
Irlandako Errepublika
Frantzia
Alemania
Italia
Espainia
Belgika
Suitza
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 124 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Kenneth Loach
Gidoigilea(k) Paul Laverty
Antzezlea(k)
Cillian Murphy
Pádraic Delaney
Liam Cunningham
Orla Fitzgerald
Roger Allam
Seán McGinley
Mark Wakeling
William Ruane
Jamie Lomas








Ekoizpena
Ekoizlea Rebecca O'Brien
Konpainia ekoizlea UK Film Council
Pathé

Edizioa Jonathan Morris
Bestelako lanak
Musikagilea George Fenton
Argazki-zuzendaria Barry Ackroyd
Sariak
Kanpo loturak

The Wind That Shakes the Barley (euskaraz Garagarra Hastintzen Duen Haizea) Irlandar Independentzia Gerra (1919-1921) eta Irlandako Gerra Zibilari (1922-1923) buruzko 2006ko Ken Loach zuzendariaren filma da. Filma burutu aurretik, denbora luzez Loachen laguntzailea den Paul Lavertyk idatzia izan zen. Irlandako historiako drama honek Cork konderriko anai batzuen istorioa azaltzen digu, anai hauek euren bizitzako gertakizun batzuen ostean Irlandako independentzia lortu eta Erresuma Batuaren aurka borrokatu asmoz Irlandako Armada Errepublikarraren kide bilakatuko dira, pertsonaia hauek Cillian Murphy eta Pádraic Delaney aktoreek antzezten dituzte.

Izenburua izen bereko "The Wind That Shakes the Barley" irlandar abesti herrikoiaren izendapenetik bereganatzen du.

2006an filmak Canneseko Zinemaldiaren Urrezko Palma saria irabazi zuen. Filma munduan zehar ongi hartua izan zen, gaur egun arte Loachen filma batek irabazi duen diru etekin handiena lortu du, horretaz gain Irlandan grabaturiko inoizko irlandar filma independienterik garestiena ere bada.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]