Hieron I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hieron I.a Sirakusakoa
Hieron I.a

Hieron I.a garaileak koroatuz Olinpian


Sirakusako eta Gelako tiranoa
Gelan K.a. 485-478
Sirakusan K.a. 478 – Sirakusan K.a. 467
Aurrekoa Gelan: Gelon I.a
Sirakusan: Gelon I.a
Ondorengoa Gelan: Polizelo
Sirakusan: Trasibulo

Jaiotza c.K. a. 540
Catania
Heriotza K. a. 467
Catania
Senideak Aita: Deinomenes,
anai-arrebak: Gelon I.a, Trasibulo eta Polizelo

Hieron I.a (grezieraz: Ἱέρων Α΄ K.a. ?-467) Gelako tiranoa (K.a. 485-478) eta K. a. 478tik 466ra Sirakusakoa izan zen. Deinomenesen semea eta Gelonen anaia zen. Sizilia osoa hartu zuen bere mende eta 474an etruriarrak garaitu zituen Kumasen. Literaturazale handia baitzen, greziar idazlerik bikainenak bildu zituen bere gortean: Eskilo, Pindaro, Simonide, Bakilide.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo agintarien alabekin, bata bestearen ondoren, ezkondu zen: Nikokles Sirakusakoa, Anaxilao Reggioko tiranoa eta Jenokrates (Teron Akragantekoaren anaia). K.a. 485ean Gelon anaia ordezkatu zuen Gelan[1], honek Sirakusako boterea eskuratu zuenean, eta 478an. Gelon hiltzean[2], berriro Sirakusan ordezkatu zuen, baina egoera honetan lehian sartu zen beste anaiarekin, Polizelo, Teronen laguntza zuena. Himera Teronen tiraniaren kontra matxinatu zenean (Sirakusaren aliatua), Hieronek Agrigento lagundu zuen, himerotarrak Kartagorekin aliatu zirelako, hau da, Sirakusaren ohiko etsaiarekin. Politika espansionistaren aldekoa izanik, Sirakusa momenturik gorenera heldu zen. Haren anaiaren kartagotarren kontrako garaipenaz baliatuz, afrikarrei Sizilia gehiena kendu zien. Italiako hegoaldeko gatazketan parte zuzena hartu zuen Locri[3] hiria Anaxilaoren kontra laguntzean (477-476), eta hurrengo urtean Laos lagundu zuen Krotonaren kontra. K.a. 474an, etruriar itsas-armada, Kartagoren aliatua, suntsitu zuen Kumasguduan. Askotan, uste da Etruriako gainbeheraren hasiera gertakizun hau izan zela. Horren ostean, kolonia bat fundatu zuen, Pitekusa, gaur egun Ischia uhartean, gutxi iraun bazuen ere.

Antzinako Pitekusa (Ischia) uharteko mapa

Brontzezko kasket bat, inskripzio batekin gudua gogoratuz, Olinpiako santutegira eskaini zion (gaur egun British Museum dago). Teron hiltzean, Agrigentorekin Gelonek egindako aliantza apurtu zen eta horrek hiri horren tiraniaren amaierari eraman zuen. Agindu zuen bitartean, Siziliako hiri greziar gehienak kontrolatu zituen eta Messinarekin harreman estuak eratu. Gelonen bezala, populazioaren erbesteratze eta birbanatze politika eraman zuen. Naxos eta Cataniako biztanleak Leontinosera lekualdatu ondoren hiri hauek, K.a. 476an, birfundatu zituen mertzenarioak kokatzeko. Cataniak, 10.000 mertzenario izan zituena, Deinomenes, Hieron I.aren semearen egoitza bihurtu zen. Catanian hil zen K.a. 467an eta Trasibulo anaiak ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Braccesi e Millino, op. cit., p. 72.
  2. Braccesi e Millino, op. cit., p. 72.
  3. Braccesi e Millino, op. cit., p. 84
Magna Graecia


Aurrekoa
Gelon I.a Sirakusakoa
Gelako tiranoa
K.a. 485-478
Ondorengoa
Polizelo
Aurrekoa
Gelon I.a Sirakusakoa
Sirakusako tiranoa
K.a. 478-467
Ondorengoa
Trasibulo Sirakusakoa

Ikusi ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]