Tirano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gobernu motak

Politika saila

Tiranoa (grezieraz: τύραννος, tyrannos), egungo esanahiarekin, estatu edo erakunde batean botere ia absolutua duen agintaria da. Izenak konnotazio negatiboak ditu, bere interesak menpekoenen gainetik jartzen dituen agintari krudel eta bortitzarena.

Hitzaren zentzu klasikoan ordea, boterea bere kabuz, lege hereditario edo konstituzionaletatik at, lortu zuenari egiten dio erreferentzia. Aginte mota hau tirania da. Gobernu era honen jatorria Antzinako Grezian dago, non tiranoek gizarteko behe-mailako kideentzat erreforma sozialak eta obra publikoak egin zituzten. Sistemak epe luzera porrot egin zuen, gizabanako baten ospean oinarritzen baitzen, bere oinordekoak indarkeria erabiltzen zutelarik boterean mantentzeko.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirano hitza latinezko tyrannus («agintari ez-legezko») eta grekoko τύραννος (tyrannos, «Polisko jauna, agintaria») berez zentzu iraingarririk ez zuten hitzen eratorria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tirania Grezian sortu zen K. a. VII. mende inguruan, salerosketa nagusi zen hirietan, besteak beste Korinton, Epidauron, eta geroago Atenasen eta Sirakusan. Garai hartan Greziako hirietako aginpidea aristokrata oligarken esku zegoen; haien interesak, ordea, ez zetozen merkatari eta eskulangileen interesekin bat. Egoera horretan aitzakia harturik zenbait aristokrata handinahik, hiritarren eskubideak babestuko zituztelakoan merkatari eta eskulangileen laguntza lortu eta haiek zuten indarrari esker aginpidea eskuratu zuten.

Tirano askok, ordea, beren indarra eta ondasunak babestearren nagusikeriaz eta ankerkeriaz jokatu zuten, gainerakoen eskubideak kontuan hartzeke; jarrera hura zela eta, tiranokeriak gaitzespen zentzua hartu zuen pixkanaka, Atenasen erregimen demokratikoa eta konstituzioa indarrean jarri zirenetik bereziki. Dena dela, gaur egun aginpidea indarrez hartzen duen eta nagusikeriaz eta ankerkeriaz diharduen gobernua izendatzeko diktadura hitza erabiltzen da tiranokeria baino gehiago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]