Hik Hasi aldizkaria
Hik Hasi: euskal heziketarako aldizkaria | |
---|---|
Mota | Pedagogia |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | Euskara |
Argitaratze lekua | Lasarte-Oria |
Argitaletxea | Xangorin |
Gai nagusia | Pedagogia eta eskola |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | Hilabetekari |
Salneurria | 4 € alea / 50 € urteko harpidetza |
Historia | |
Erredaktoreak | Joxe Mari Auzmendi, Ainhoa Azpiroz, Ainara Gorostitzu, Arantxa Urbe |
Identifikadoreak | |
ISSN | 1135-4690 |
www.hikhasi.eus |
Hik Hasi aldizkaria pedagogiaren inguruko euskal aldizkari bakarra da. Euskara hutsez argitaratzen da. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzari buruzko informazio, eztabaida eta elkargunerako bitarteko izan nahian. Besteak beste, irakasle haien artean zeuden Joxe Mari Auzmendi eta Lore Erriondo. Hik Hasik ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza komunitateko partaide guztiena, baterakoia, irekia, plurala eta independentea.[1]
Argiaren egoitzako bulego txikian egin zituzten lehen urteak. Hasiera hartan inork gutxik sinesten zuen euskaraz hezkuntza aldizkari bat egin zitekeenik, baina Joxe Mari Auzmendik hasiera-hasieratik transmititzen zuen grinak, pasioak, baikortasunak eta ilusioak erakarri zuen taldeak aldizkariaren 0 alea argitaratu zuen 1995ko maiatzean, eta 2020an 25 urte bete zituen aldizkariak.[2]
Hilabetekaria da. Baita zenbait urtetan "Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida" ere argitaratu izan dute.[3]
Handik urtebetera, 1996ko maiatzean, formazioko adarra abiatu zuen Hik Hasik, irakurketa eta idazketa konstruktibistaren inguruko jardunaldiekin. Hasieratik euskara eta pedagogia berritzaileak
Topaketa pedagogikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aldizkariaren egitasmo pedagogikoaren inguruan dabilen taldeak "Udako Topaketa Pedagogikoak" antolatu izan ditu 2000. urtetik urtero, uztailaren hasieran, Donostian eta Bilbon, hiru egunez. Topaketak euskaraz egiten dira eta bertan jorratzen diren gaiak oso desberdinak dira: metodologiak maila desberdinei begira, ikasleekin aritzeko teknikak, psikologia, esperientzien trukaketa...[4]
Aldizkariarekin kontaktua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helbidea: Errekalde hiribidea, 59 / Aguila eraikina, 1 · 20018 Donostia (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 371 408 / E-posta: hikhasi@hikhasi.com
Diskoak, pelikulak eta argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haur jolasen abestiak, 1997
- Txirulaz, 1997
- Haur jolasen abestiak II, 1998
- Gitarraz, 1998
- Txirulaz II, 1999
- Eskusoinuaz, 2000
- Txirulaz, 2000
- Zatoz jolastera, 2000
- Kukurruku, zer diozu?, 2002
- Haur jolasen abestiak III, 2002
- Jolasen altxorra, 2002
- Ilargiaren sekretua, 2004
- Pianoaz, 2004
- 69 abesti jolasteko, 2008
- Orain, 2015
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20130502201441/http://www.hikhasi.com/zerda_hh.php
- ↑ Garcia Idiakez, Mikel. (2014-10-20). «Hik Hasi, 20 urte euskal hezkuntzaren topagune» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- ↑ https://web.archive.org/web/20130530172848/http://www.hikhasi.com/gida/Historia#zerrenda
- ↑ https://web.archive.org/web/20130502191305/http://www.hikhasi.com/topaketak
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ikas euskal pedagogia zerbitzua Iparraldean