Hildakoen lanterna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Creuseko Hildakoen lanterna.

Hildakoen lanterna edikula mota bat da. Itxura ohikoena barne-huts duen torre batena da, goian zulo-brodatuz eginako pabiloi batez biribilduta. Haren funtzioak desberdinak ziren: eraikuntza erlijiosoa markatzeko, hilerrietan aterpe moduko eraikuntza, apaingarria... Askotan, ilunabarrean, poleen bidez, argi bat jartzen zitzaien goiko partean, hildakoentzat gida modukoa.

Zabalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu arkitektoniko hauek Frantzian ugariak dira. Frantziatik kanpo Irlandan ere ikus daitezke. Ingalaterran Bisleynen, Gloucestershire, eraikuntza bat dago. Europa erdian ere ikus daitezke baina hauek, orokorrean, modernoagoak dira.

Lanterna motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanternak Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako gehienak XII. mendean eraiki ziren. Batez ere Frantzia estatuko mendebalde-erdialdean aurkitzen dira, zehatz-mehatz honako departamendu hauetan: Allier, Charente, Itsas Charente, Corrèze, Creuse, Dordogne, Indre, Loira, Lot, Puy-de-Dôme, Deux-Sèvres, Vendée, Vienne eta Vienne Garaia. Guztiak X. mendean Akitaniako Dukerriaren lurraldeak ziren. Zonalde horretatik kanpo gutxi batzuk ikus daitezke, esaterako, Farschvillerreko hilerrian (Mosela).

Eraikuntza hauek justifikatzeko teoria desberdinak aipatu dira:

  • Bidaiariei bidea erakusteko
  • Hildakoei bidea erakusteko
  • Hilerria bertan dagoela adierazteko

Dena dela, antzinako denboratik oso normala izan da ehorzte-argiak erabiltzearen ohitura. Ohitura hau kristauek jaso zuten. Hilobiak sarritan kandelekin apaintzen dira... Horren arabera lanterna hauek tradizio berean kokatu beharko genituzke.[1]

Lehen Mundu Gerraren ondoren, hildakoen lanternak hilerri militarretan jarri ziren ere bai (ikus Douaumont eta Dormans).

Hildakoen lanterna ezagun batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pranzaceko hildakoen lanterna.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]