Hiru mosketariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru Musketariak» orritik birbideratua)
Hiru mosketariak
Maurice Leloiren 1894ko irudia.
Datuak
IdazleaAlexandre Dumas (1844)
Argitaratze-data1844ko martxoa-uztaila
GeneroaHistorikoa, Abentura
Jatorrizko izenburuaLes Trois Mousquetaires
HerrialdeaFrantzia
FormatuaInprimatua (Azal gogorra)
Euskaraz
IzenburuaHiru mosketariak

Hiru mosketariak (frantsesez Les trois mousquetaires), Alexandre Dumas frantziar idazlearen eleberri bat da, bere eleberririk ezagunenetako bat. Istorio honetan, D'Artagnan gazte baten abenturak kontatzen dira, bere etxetik, musketari bihurtzeko irten ondoren. D'Artagnan ez da izenburuko musketarietako bat, baizik eta kide izango dituen Athos, Porthos eta Aramis.

D'Artagnanen istorioak, Hogei urte beranduago eta Bragelonneko bizkondea eleberrietan jarraitzen du. Dumasen hiru eleberri hauek, D'Artagnanen eleberriak bezala ezagutzen dira.

Hiru mosketariak, lehen aldiz, sail eran argitaratu zen Le Siécle aldizkarian, 1844ko martxoa eta uztaila bitartean. Dumasek, eleberri hauek idazteko, Bibliothèque Nationalen aurkitu zituen eskuizkribuetan oinarritu zela esan zuen. Gatien de Courtilz de Sandrasek (Kolonia, 1700) Dumasek, bere lana, Mémoires de Monsieur d'Artagnan, capitaine lieutenant de la première compagnie des Mousquetaires du Roi Batushei (D'Artagnan jaunaren memoriak, Erregeren Mosketarien lehen konpainiako teniente kapitainarenak) liburuan oinarritu zuela frogatu zen. Liburu hau, Marseillako liburutegi publikoak utzi zuen, eta uzte fitxa, egundaino mantentzen da (Dumasek, berarentzat hartu zuen liburua, Parisera itzuli zenean).

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D'Artagnan gazteak, bere jaioterria den Gaskonia utzi du, Parisera joateko, non Luis XIII.a Frantziakoaren zerbitzura sartu nahi duen. Bidean, kalteren batzuk jasango ditu, nagusiki, bere izaera gogorragatik. Honen ondorioz, Athos, Porthos eta Aramis mosketariei aurre egin beharko die. D'Artagnanek bere kemena frogatu ondoren, hiru mosketariekiko areriotasuna, adiskidetasun bihurtuko da. Arroxelaren setioan izan zuen ekintza ausartaren ondorioz, mosketarien taldean onartua izango da. D'Artagnan bere hiru lagunekin batera, Richelieu Kardinal boteretsua eta Lady Winterrekoa, Milady bezala ezagunagoarekin, borroka batean sartuko da. Ana Austriakoa erreginaren ohorea salbatzeko, Kardinalak, azpijoko baten bidez, erregea eta George Villiers, Buckinghameko dukearen arteko maitasun harremana agerian utzi nahi duena, mosketariek, euren abenturarik arriskutsuena hasiko dute, honetan, Ingalaterrara joan beharko direlarik.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]