Hiru mosketariak
Hiru mosketariak | |
---|---|
Maurice Leloiren 1894ko irudia. | |
Datuak | |
Idazlea | Alexandre Dumas (1844) |
Argitaratze-data | 1844ko martxoa-uztaila |
Generoa | Historikoa, Abentura |
Jatorrizko izenburua | Les Trois Mousquetaires |
Herrialdea | Frantzia |
Formatua | Inprimatua (Azal gogorra) |
Euskaraz | |
Izenburua | Hiru mosketariak |
Hiru mosketariak (frantsesez Les trois mousquetaires), Alexandre Dumas frantziar idazlearen eleberri bat da, bere eleberririk ezagunenetako bat. Istorio honetan, D'Artagnan gazte baten abenturak kontatzen dira, bere etxetik, musketari bihurtzeko irten ondoren. D'Artagnan ez da izenburuko musketarietako bat, baizik eta kide izango dituen Athos, Porthos eta Aramis.
D'Artagnanen istorioak, Hogei urte beranduago eta Bragelonneko bizkondea eleberrietan jarraitzen du. Dumasen hiru eleberri hauek, D'Artagnanen eleberriak bezala ezagutzen dira.
Hiru mosketariak, lehen aldiz, sail eran argitaratu zen Le Siécle aldizkarian, 1844ko martxoa eta uztaila bitartean. Dumasek, eleberri hauek idazteko, Bibliothèque Nationalen aurkitu zituen eskuizkribuetan oinarritu zela esan zuen. Gatien de Courtilz de Sandrasek (Kolonia, 1700) Dumasek, bere lana, Mémoires de Monsieur d'Artagnan, capitaine lieutenant de la première compagnie des Mousquetaires du Roi Batushei (D'Artagnan jaunaren memoriak, Erregeren Mosketarien lehen konpainiako teniente kapitainarenak) liburuan oinarritu zuela frogatu zen. Liburu hau, Marseillako liburutegi publikoak utzi zuen, eta uzte fitxa, egundaino mantentzen da (Dumasek, berarentzat hartu zuen liburua, Parisera itzuli zenean).
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]D'Artagnan gazteak, bere jaioterria den Gaskonia utzi du, Parisera joateko, non Luis XIII.a Frantziakoaren zerbitzura sartu nahi duen. Bidean, kalteren batzuk jasango ditu, nagusiki, bere izaera gogorragatik. Honen ondorioz, Athos, Porthos eta Aramis mosketariei aurre egin beharko die. D'Artagnanek bere kemena frogatu ondoren, hiru mosketariekiko areriotasuna, adiskidetasun bihurtuko da. Arroxelaren setioan izan zuen ekintza ausartaren ondorioz, mosketarien taldean onartua izango da. D'Artagnan bere hiru lagunekin batera, Richelieu Kardinal boteretsua eta Lady Winterrekoa, Milady bezala ezagunagoarekin, borroka batean sartuko da. Ana Austriakoa erreginaren ohorea salbatzeko, Kardinalak, azpijoko baten bidez, erregea eta George Villiers, Buckinghameko dukearen arteko maitasun harremana agerian utzi nahi duena, mosketariek, euren abenturarik arriskutsuena hasiko dute, honetan, Ingalaterrara joan beharko direlarik.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Three Musketeers (1921eko filma)
- The Three Musketeers (1948ko filma)
- The Three Musketeers (1973ko filma)
- The Four Musketeers (1974ko filma)
- The Fifth Musketeer (1979)
- The Return of the Musketeers (1989)
- The Three Musketeers (1993ko filma)
- The Musketeer (1981)
- The Three Musketeers (2011ko filma)
Marrazki bizidunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- D'Artacán y los tres mosqueperros, japoniar-espainiar marrazki biziduneko telesail bat, non, pertsonaiak, zakurrak diren.