Historia Naturalaren Museo Zibikoa (Milan)

Koordenatuak: 45°28′22″N 9°12′09″E / 45.472777°N 9.202457°E / 45.472777; 9.202457
Wikipedia, Entziklopedia askea
Historia Naturalaren Museo Zibikoa (Milan)
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Milan
HiriaMilan
Koordenatuak45°28′22″N 9°12′09″E / 45.472777°N 9.202457°E / 45.472777; 9.202457
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1838
Inaugurazioa1893
Arkitektura
ArkitektoaGiovanni Ceruti (en) Itzuli
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
Bisitariak urtean31.819
Kontaktua
HelbideaCorso Venezia, Corso Venezia, 55 eta Corso Venezia 55, 20121 Milano
Telefonoatel:+39-02-8846-3280
Webgune ofiziala

Historia Naturalaren Museo Zibikoa (italieraz: Museo Cívico di Storia Naturale) Milanen dagoen Natur Historia museoa da, Europar Batasunean mota honetakoa den museo garrantzitsuenetakoa. Milanen erdigunean kokaturik dago, Indro Montanelli parkearen ondoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko Giuseppe de Cristoforis eta Giorgio Jan bildumagileek egindako donazioetan oinarrituta sortu zen 1838an. Gaur egungo eraikina 1888 eta 1893 artean eraiki zen estilo neorromanikoan.

Bigarren Mundu Gerraren barnean 1943. urtean estatubatuarren bonbaketek suntsitu egin zuten eta bildumaren erdia galdu zen.

Erakusgaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turistak gehien erakartzen dituena ehun diorama inguru dira. Haietan munduko ekosistema nagusiak eta Italiako babesturiko eremu garrantzitsuenak irudikatzen dira. Diorama horietan animalia espezie ugari ikus aitezke.

Hiru milioi pieza inguru gordetzen ditu. Hainbat zientziatako bildumak ditu; mineralogia, paleontologia, botanika eta zoologia.

  • Mineralogia atala: Erakusgai aipagarrienak munduko sulfre kristal handiena eta Brasilgo topazio bat dira.
  • Paleontologia atala: Paleozoologiaren eta paleobotanikaren oinarriak azaltzen dituzte fosilen bidez. Pieza aipagarrienak Spinosaurus baten muturra, bi elefante pigmeoren hezurdurak, existitzen den Scipionix samniticus teropodoaren fosil bakarra eta Tyrannosaurus rex-aren bosgarren hezurdura osoena.
  • Gizakiaren historia naturalaren atala: Gizakiaren eboluzioa aztertzen da primate goiztiarrenetarretik Homo sapiens-era. Elementu aipagarriena Australopithecus afarensis baten hezurdura da.
  • Ornogabeen zoologia atala: Bi gela ditu, lehenengoan moluskuak eta artropodoak, bertan txirla erraldoia eta bi japoniar karramarro erraldoi daude, eta bigarren gela entomologia gela da.
  • Ornodunen zoologia atala: Kaxalote baten hezurdura eta diorama oso errealistak daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]