Hizkuntz-genozidio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
"Garbia izan, mintza frantsesez" idatzita dago Frantzia hegoaldeko eskola bateko hormetan

Hizkuntz-genozidioa edo linguizidioa kultura menperatzaile batek komunitate baten hizkuntzaren gainean eragiten duen heriotza programatua da. Kasu gehienetan kultura menperatzailea estatu menperatzaile batena da. Honek, eskura dituen tresnen bidez -eskola, armada, komunikabideak, eliza, eliteak...- hizkuntza menperatuaren desagerpena bilatzen du neurri politiko zorrotz eta eraginkorrak ezarriz.

Hizkuntz-genozidioa etnozidioaren mota bat da.

Genozidio linguistikoaren saiaketak ugariak izan dira historian zehar. Batzuk arrakastatsuak izan eta muturreraino iritsi dira (Amerikako eta Afrikako hizkuntza askoren desagerpena burutu baitute). Gugandik gertu, aipatzekoak dira Frantziako estatuak Frantziako iraultzatik ondoren frantsesa ez diren gainontzeko hizkuntzak (euskara, katalana, bretoiera, korsikera...) desagertarazteko martxan jarri dituen politikak [1]. Espainiako estatuan, aldiz, Karlos IIIren ondotik gaztelania ez diren penintsulako beste hizkuntzak debekatuak izan dira eremu formaletan, eta -garai batzuetako salbuespenarekin- euskarari jazarpen latza ezarri zaio, zigor fisikoak eta guzti (eraztunarena, adibidez) [2].

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joan-Lluis Lluis: Nire zakurrarekin solasean Frantziaz eta frantsesetaz, Gatuzain, 2006
  2. Joan Mari Torrealdai: El libro negro del euskera, Ttarttalo, 1998