Hondar ahoak (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hondar ahoak» orritik birbideratua)
Hondar ahoak (telesaila)
Jatorria
Argitaratze-data 2020
Jatorrizko hizkuntza euskara
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Atalak 4
Ezaugarriak
Genero artistikoa thrillerra
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Koldo Almandoz
Gidoigilea(k) Koldo Almandoz
Antzezlea(k)
Nagore Aranburu
Eneko Sagardoy
Iñaki Beraetxe
Sara Cozar
Ainhoa Artetxe
Iraia Elias





Ekoizpena
Ekoizlea Txintxua Films
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB1 Spain.svg ETB 1

Hondar ahoak Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thriller telesaila da, Koldo Almandoz zuzendariaren lan originala. Euskal kostaldeko arrantza portu batean gertatutako intrigazko istorioa kontatzen duen lau ataleko telesail laburra da, eta aktore nagusiak Nagore Aranburu eta Eneko Sagardoy dira, itsasontzi bateko patroiaren desagerpena ikertzen duten polizien paperean.

Aktore-zerrenda nagusia Iñaki Beraetxek, Sara Cozarrek, Ainhoa Artetxek eta Iraia Eliasek osatzen dute, eta Joxean Bengoetxea, Mikel Tello, Asier Hernandez eta Pako Revueltas aktoreek paper sekundarioak dituzte. 2020ko udan iragarri eta azaroaren 4an estreinatu zen ETB 1en. Azaroan zehar emititu zen, asteazkenero, lau astez, euskaraz.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal kostaldeko arrantza portu garrantzitsu batean itsasontzi bateko patroia desagertu da, eta Nerea (Nagore Aranburu) inspektorea Bilbotik iristen da kasua ikertzeko. Herriko eta portuko girora hurbiltzeko Alex (Eneko Sagardoy) ertzain laguntzailea izango du ondoan. Ikerketan aurrera egin ahala laster ohartuko dira ezer ez dela dirudiena.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nagore Aranburu: Nerea Garcia, Bilbotik iritsitako ertzain inspektorea. Aurreko kasu batean lankidea hil egin zen, ustez haren erruz, nahiz eta barne ikerketak errugabetzat jo zuen. Hori dela eta psikologora doa, eta terapia hasi zuenetik lehen kasua esleitzen diote. Ez du herriko giroa atsegin, eta lankideak gutxietsi egiten ditu.
  • Eneko Sagardoy: Alex, ertzain laguntzailea. Ondo ezagutzen ditu herria eta bertako giroa. Iraganean harreman bat izan zuen Lucíarekin, herriko armadore garrantzitsuaren alabarekin.
  • Sara Cozar: Carmen Bilbao, desagertutako patroiaren emaztea.
  • Iñaki Beraetxe : Jose Luis Bilbao, herriko armadore garrantzitsua, Karmenen eta Lucíaren aita.
  • Ainhoa Artetxe : Lucía Bilbao, Karmenen ahizpa, Jose Luisen alaba gazteena.
  • Joxean Bengoetxea: Lertxundi, Ertzaintzako komisarioa.
  • Iraia Elias : Itziar, ertzaina
  • Mikel Tello : Mariño, Marina bulegoko arduraduna
  • Ander Lipus: Gotzon, portuko langilea
  • Erik Probanza: Txoko, droga-saltzaile bat
  • Omar Diop : Amadou, Jose Luisen itsasontziko langilea eta Aminaren senarra.
  • Ibou Sarr:
  • Fanta Touty Diatta : Amina, Amadouren emaztea.

Aktore gonbidatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Asier Hernandez: forentsea
  • Pako Revueltas : Ray Castillo, Josuren bazkidea, droga-trafikoan sartua
  • Anartz Zuazua: Cruz doktorea
  • Laulad Ahmed: marinel gaztea
  • Haritz Lete: maitalea
  • Maria del Amor Zubiaur: maitalea
  • Martin Almadoz: Telmo, Carmen eta Josuren semea (flashback)
  • Ana Elordi: erizaina
  • Lierni Ibargutxi: Nerearen psikologoa (off ahotsa)
  • Telebistako irudia: Iñigo Aranbarri (artxiboko irudia, Oreina filma)
  • Koldo Almandoz: Josu Eizagirre, desagertutako patroia (cameoa) (off ahotsaː Mikel Fernandez)

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (batezbestekoa)
Ikusleak Kuota
1 4 2020ko azaroaren 4a 2020ko azaroaren 25a ----- %2,2 (%7,3)

Audientzien eboluzioa (4 atalak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atalak eta audientziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Izenburua Zuzendaria Gidoilaria(k) Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1«Kresala eta gasolioa» Koldo AlmandozKoldo Almandoz, Angel Aldarondo eta Marian Fernandez2020ko azaroaren 4a%2,8 (%8,6)

 

2«Itsaso disekatua» Koldo AlmandozKoldo Almandoz, Angel Aldarondo eta Marian Fernandez2020ko azaroaren 11%2,2 (%7,7)

 

3«Paradisuko hegaztiak» Koldo AlmandozKoldo Almandoz, Angel Aldarondo eta Marian Fernandez2020ko azaroaren 18a%1,4 (%5,1)

 

4«(Des)agertu» Koldo AlmandozKoldo Almandoz, Angel Aldarondo eta Marian Fernandez2020ko azaroaren 25a%2,2 (%7,7)

 

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maite Iturbe EITBko zuzendariak Euskal Telebistak hiru telesail labur egiteko asmoa zuela iragarri zuen Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean, 2019ko martxoan.[1] Iragarpen horren ondoren EITBk ekoiztetxeentzako deialdia ireki zuen, eta zenbait proiektu onartu zituen. Hondar ahoak iragarritako hirugarren telesaila da, Ihesaldia (Pausoka ekoiztetxea) eta Alardea (K2000/Mediapro) telesailen ondoren.[2] Koldo Almandozen jatorrizko ideian oinarritua, Txintxua Films arduratu da telesailaren ekoizpenaz.

Filmaketa Ondarroan burutu zen, 2020ko uztaila eta abuztua bitartean. Grabaketak amaitzear zeudela eman zuen telesailaren berri EITBk. Aktore taldea ere iragarri zuten, eta Omar Diop, Fanta Touty Diatta eta Ibou Sarr jatorri senegaldarreko aktore ez-profesionalen parte hartzea nabarmendu zuten. Koldo Almadoz aritu da gidoigile eta zuzendari lanetan. Lantaldeko kide dira, halaber, Javier Agirre argazkilaritza zuzendaritzan, Alazne Ameztoy zuzeneko soinuan eta Zaloa Ziluaga arte zuzendaritzan. Marian Fernandez arduratu da ekoizpenaz, eta bigarren unitatea Asier Altunaren esku egon da.[3] . Musika Aitor Etxebarriak sortu du. Muntaiaren arduradunak, berriz, Laurent Dufreche eta Demetrio Elorz izan dira.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urkizu, Urtzi. «ETBk hiru telesail labur egingo ditu, bi eta lau atal artekoak» Berria Noiz kontsultatua: 2020-08-31.
  2. Urkizu, Urtzi. «"Alardearen ingurumarian" telesail bat egingo dute ETB1erako» Berria Noiz kontsultatua: 2020-08-31.
  3. «Hondar ahoak telesaila estreinatuko du ETB1ek denboraldi berrian» Euskal Irrati Telebista 2020-08-24 Noiz kontsultatua: 2020-08-31.
  4. Urkizu, Urtzi. «'Hondar ahoak' telesaila estreinatuko du bihar ETB1ek» Berria Noiz kontsultatua: 2020-11-04.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]