Hontzaren Nebulosa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Koordenatuak: Zeruko mapa 11h 14.8m 00s, +55° 01′ 00″

Hontzaren Nebulosa
The Owl Nebula M97 Goran Nilsson & The Liverpool Telescope.jpg
Behaketa
Distantzia Lurretik 2.600 ly eta 879,4301 pc
Itxurazko magnitudea (V) 15,777, 15,414, 15,96, 16,194, 15,7264, 16,71, 14,277, 10,934, 11,586, 13,01 eta 13,178
Gorputz-gurasoa Orionen beso
Aurkitzailea Pierre Méchain (en) Itzuli
Aurkikuntza-data 1781eko otsailaren 16a
Gorriranzko lerrakuntza 0
Konstelazioa Hartz Handia
Abiadura erradiala 0 km/s
Izendapenak

Hontzaren Nebulosa (Messier 97 edo NGC 3587 bezala ezaguna) Hartz Handia konstelazioan dagoen nebulosa da. Pierre Méchainek aurkitu zuen 1781ean. Hontzaren Nebulosa izena Lord Rossek sortu zuen, lehen aldiz 1848an erabili zuena. 1866an, William Hugginsek bere nebulosa gaseosa izaera ezagutu zuen bere espektroa behatuz[1]. Lurretik 2.600 argi urte ingurura dago.

M97 nebulosa planetario konplexuenetako bat bezala hartzen da. Bere itxura, zeharka ikusitako estalki zilindriko toriko bezala interpretatu da, zilindroaren muturrak, kanporatutako materialetan txiroak diren guneekin lotzen direlarik, hontzaren begiei dagokiona. Estalki hau nebulosa ahulago eta ez hain ionizatu batez bildua dago.

Erdiko izarrak, 16 magnitudekoa, 0,7 eguzki masako masa du, nebulosaren beraren masa 0,15 eguzki masatan estimatzen den bitartean. Nebulosa duela 6.000 urte sortu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Messier Object 97» web.archive.org 2008-02-26 Noiz kontsultatua: 2021-01-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]