Hope diamantea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hope diamantea
Hope Diamond.jpg
Jatorrizko herrialdeaIndia
Historia
JabeaJean-Baptiste Tavernier, Luis XIV.a Borboikoa, Luis XV.a Borboikoa, Luis XVI.a Borboikoa, Daniel Eliason (en) Itzuli, Jurgi IV.a Erresuma Batukoa, Henry Hope (en) Itzuli, Henry Hope (en) Itzuli, Francis Pelham-Clinton-Hope, 8th Duke of Newcastle (en) Itzuli, Pierre C. Cartier (en) Itzuli, Evalyn Walsh McLean (en) Itzuli, Harry Winston, Inc. (en) Itzuli eta Smithsonian Institution
KokapenaNational Museum of Natural History (en) Itzuli
Masa45,52 ct

Hope diamantea 44,50 kilateko diamante urdina da. Harribitxi hau oso handia da: 25,6 x 21,78 x 12 mm. 1830ean salgai agertu zen eta Henry Philip Hope Londresko bankariak erosi zuen, hortik dator bere izena (hortaz, izena ezin da itzuli, nahiz eta jakin "itxaropena" esan nahi duela). Bere jatorria ezezaguna da, Frantziako Iraultzan lapurtutako diamante batetik sortu zela uste da, Frantziako erregeek ere diamante urdin handia zutelako, 2005ean bigarren diamantearen berdintasuna aldarrikatu zuten. XIX eta XX. mendeetan zehar jabe askoren jabetza zen, 1958an Washingtoneko Smithsonian Instituzioak erosi zuen.

Harriari dagokionez "madarikazio" baten kondaira dago, May Yohe-k sortua, Hope familiako kideetako baten emaztea izan zena. Australiara ihes egin zuen bere mutil-lagunarekin, baina ezbehar batzuk izan zituen. Estatu Batuetara itzuli zen, bere herrialdera, eta diamanteari lotutako madarikazio baten ideia saldu zion zinemagintzari. Film bat egin zen horri buruz, gezur askorekin eta Hope diamantearen madarikazioa munduko hiri kondaira bihurtu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]