Horma-erruda
Itxura
| Horma-erruda | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Klasea | Polypodiopsida |
| Ordena | Polypodiales |
| Familia | Aspleniaceae |
| Generoa | Asplenium |
| Espeziea | Asplenium ruta-muraria |
Horma-erruda (Asplenium ruta-muraria) Asplinoaren generoko iratzea da, Europan eta ekialdeko Ipar Amerikan jatorria duena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zurtoina 5-15 cm luze izan daiteke.
Hostoen txortenak berdeak dira, oinaldean ilunagoak. Hostoxkak oinaldean falka-itxurakoak dira eta lakain erronboidalak haizemaile-itxurakoak. Lerro-itxurako soroak dituzte. Hostoen ingerada gutxi gorabehera hirukia da.
Harkaitzetako arraiduretan eta hormetan bizi da batez ere.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |