Edukira joan

Hosto-galarazle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Helikoptero batek hosto-galarazlez erretzen du Mekongeko deltako oihan sail bat (1969ko uztailaren 26a).

Nekazaritzan, hosto-galarazlea edo hosto-galtzailea[1] landareek hostoa galtzea eragiten duen substantzia da. Belar- eta izurri-hiltzailetzat erabiltzen dira, baita gerra kimikoan ere. Osasunerako eta ingurumenerako arriskutsuak dira.[2] Oso toxikoa den hosto-galarazle baten adibide klasiko bat agente laranja izenekoa da, 1961tik 1970era arte Vietnamgo gerran Estatu Batuetako indar armatuek asko erabili zutena Vietnamgo zonaldeak hostoa galarazteko.[3]

Hosto-galtzaileak herbizidetatik bereizten dira, lehenengoek hostoak landareetatik askatzea bilatzen dutelako, bigarrenak landare jakin batzuen hazkuntza suntsitzeko edo inhibitzeko erabiltzen diren bitartean.

Kotoiaren ekoizpenean hosto-galtzaileak erabiltzen dituzte uztari laguntzeko.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2012]
  2. Euskalterm: [Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa] [2009]
  3. (Ingelesez) Fawthrop, Tow. (2004-7-14). «Vietnam's war against Agent Orange» bbc.co.uk.
  4. (Ingelesez) Gwathmey, C.O.; Craig Jr., C.C.. (2007). David Pimentel ed. Encyclopedia of Pest Management. 2 CRC Press, 135 or. ISBN 1-4200-5361-2..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.