Hotei
Hotei | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | IX. mendea |
Herrialdea | Tang dinastia |
Heriotza | Yuelin Temple (en) , 916 ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, poeta eta bhikkhu (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | budismoa |
Hotei (txinerez eta japonieraz 布袋, Budai eta Hotei ahoskatua hurrenez hurren) monje txinatar semihistòrikoa da, Buda Maitreia gisa gurtua budismoaren Zen korrontean panteoi budista japoniarrean. Buda irribarretsua ere esaten zaio, bere irudikapen ikonikoa hori delako, eserita dagoen buda gizen eta alai batena.
Pertsonaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Delako Hotei pertsonaia X. mendearen inguruan bizi izan zen Txinako Wuyueko erresuman. Haren izenak, hitzez hitz, «oihalezko zakua» esan nahi du, eta alderrai zebilela zeraman poltsari egiten dio erreferentzia. Bere izaera alaiak, nortasun dibertigarriak eta bizimodu eszentrikoak maistra edo figura budista gehienengandik bereizten dute. Ia beti irribarre edo barre egiten dio; hortik dator txineraz duen ospea, «Buda irribarretsua».
Horeiri buruz hitz egiten duten testu-froga nagusiak Zen monje budisten biografia-bilduma batean daude, Lanpararen transmisioa izenekoan.[1]
Ikonografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hoteiren ikonografian eskuarki monje alderrai bat aurkezten zaigu, lodia eta ilea buru-arras moztua, beti irribarretsu, altxor guztiak biltzen dituen zakua aldean daramala. Esku bat altxaturik ilargi beteari zuzenduta azaldu ohi da argiaren metafora gisa. Japoniako tradizioan Hotei da Zori Onaren Zazpi Jainkoetan ezagunena. Tradizioaren arabera takarabune (altxorren ontzia) batean iritsi ziren zazpi jainko horiek urte berriaren bezperan. Hoteiren irudia duten objektuak zori ona emango dio bere eramaileari edo jabeari, uste japoniarretan.[2]
Budaren estatuetan irudi ohikoa gorputzaren proportzioen oreka nabarmenekoa da, salbu eta Gandharako artearen hastapenetan, non badauden Buda aszetikoen adibideak. Kontraste handia egiten dute beraz, Hotei edo buda irribarretsu eta gizenen irudikapenek. Baina hain da zabaldua irudi estereotipiko hau, non Mendebaldean Siddhartha Gautama edo Buda original historikoaren nahasten den maiz irudi hau.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Records of the Transmission of the Lamp vol. 7» The Zen Gateway (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ García Gutiérrez, Fernando. (2014). «Kozuka, Hotei jainkoaren irudiarekin» Bilboko Arte Ederren Museoaren (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).