Hotsa eta ardaila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hotsa eta ardaila
Datuak
Egilea William Faulkner
Argitaratze-data 1929
Generoa Eleberri gotikoa
Jatorrizko izenburua The Sound and the Fury
Hizkuntza ingeles
Argitaratzailea Jonathan Cape and Harrison Smith
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 336
ISBN 0-679-73224-1
OCLC 21525355
Euskaraz
Izenburua Hotsa eta ardaila
Itzultzailea Maria Garikano
Argitaratzailea Ibaizabal
Argitaratze-data 1992
Bilduma Literatura Unibertsala
Orrialdeak 333

Hotsa eta ardaila (jatorrizko izenburua, ingelesez: The Sound and the Fury) William Faulkner estatubatuar idazlearen laugarren eleberria da. 1929an argitaratu zen.

James Joyceren "Ulyses" eleberriaren eragina nabarmena da. AEBetako hegoaldeko sendi baten gainbehera eta hondamena dira eleberriaren gaia. William Faulknerrek Compsondarren gorabeherak kontatzen ditu sendiko hiru kideren eta Dilsey neskame beltzaren bitartez.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lehen zatian, erdieroa den Benjy anaia gazteena da narratzailea. Bigarrenean, Quentin bere anaia zaharrena, Harvarden bere burua hil baino lehen. Hirugarren zatia mutiletan bigarrena den Jasonek kontatzen du. Laugarren zatian narratzailea orojakilea da. Hala ere, azken zati honetan ikuspegi nagusia Dilsey neskame beltzarena da. Zati honi esker, besteetan agertzen diren pasarte batzuek zentzua hartzen dute. Badago beste pertsonaia nagusi bat, Candace (Caddy) arreba, zeina ez den narratzailea.

Euskaratuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faulknerren idazlanetatik euskaratu den bakarra da. Ibaizabal argitaletxeak argitaratu zuen, 1992an, eta itzultzailea Maria Garikano izan zen.


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.