Howard Hathaway Aiken

Wikipedia, Entziklopedia askea
Howard Hathaway Aiken
Aiken.jpeg
Bizitza
JaiotzaHoboken (New Jersey)1900eko martxoaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaMexiko
Fort Lauderdale
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSaint Louis1973ko martxoaren 14a (73 urte)
Hobiratze lekuaLauderdale Memorial Park (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaArsenal Technical High School (en) Itzuli
(1912 - 1918)
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
(1918 - 1923) gradu
Harvard Unibertsitatea
(1935 - 1939) Ph.D. : fisika
Chicagoko Unibertsitatea
(1935 - 1935)
Hezkuntza-mailaPh.D.a
TesiaA Study of the Laws of Space Charge (en) Itzuli
Tesi zuzendariaEmory Leon Chaffee (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Gerrit Blaauw (en) Itzuli
Herbert F. Mitchell (en) Itzuli
Anthony Oettinger (en) Itzuli
Kenneth E. Iverson
Robert Lovett Ashenhurst (en) Itzuli
Leroy Brown Martin, Jr. (en) Itzuli
Warren Lloyd Semon (en) Itzuli
Martin Greenberger (en) Itzuli
Peter Calingaert (en) Itzuli
Albert Lafayette Hopkins, Jr. (en) Itzuli
BOB (en) Itzuli
Gerard Salton (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, matematikaria, asmatzailea, aholkularia, informatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Madison Gas and Electric (en) Itzuli  (1918 -  1927)
Westinghouse Electric  (1927 -  1931)
IBM  (1937 -  1940)
Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada  (1940 -  1945)
Harvard Unibertsitatea  (1945 -  1961)
Miamiko Unibertsitatea  (1961 -  1973)
Lan nabarmenakHarvard Mark I (en) Itzuli
Harvard Mark II (en) Itzuli
Harvard Mark III (en) Itzuli
Harvard Mark IV (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakCharles Babbage
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraUnited States Navy Reserve (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 37431950 Edit the value on Wikidata

Howard Hathaway Aiken (Hoboken, New Jersey, 1900eko martxoaren 8a - St Louis, Missouri, 1973ko martxoaren 14a) estatubatuar matematikaria izan zen.

Harvard Mark I Howard H. Aiken
Harvard Mark I edo IBM ASCC, Howard H. Aikenek asmatutako ordenagailua (Harvard Unibertsitatea)

Madison-Wisconsingo Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Harvarden bukatu zuen doktoregoa, 1939an. Ikasle graduatua zela, konputagailu handi bat eraikitzeari ekin zion Harvardeko Fisika Departamentuan. Zera nahi zuen: zenbakizko tekniken bidez eta kalkulu asko eginez bakarrik ebatz zitekeen ekuazio diferentzialen sistema baten ebazpena bilatu. Gero, makina nola asmatu zuen azaltzen zuen txostena idatzi zuen, eta horri esker hasi zen lanean IBMn. Hala, ASCC konputagailua —Automatic Sequence Controlled Calculator— sortu zuen 1943an. Urtebete geroago, Harvardera eraman zuten konputagailua, eta Aiken hura hobetzen hasi zen, Hopperen laguntzaz. Horrela, 1947an, Harvard Mark II sortu zuten, makina osorik elektronikoa. Konputagailu-eraikuntza ez ezik, elektronika eta kommutazio-teoria ere landu zituzten. 1964an, Harry M. Goode Memorial saria eman zion Aikeni Konputagailu Elkarteak. Sari ugari jaso zituen beste herrialde askotan, besteak beste, Frantzian, Herbehereetan, Belgikan eta Alemanian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]