Hoysala Inperioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hoysala» orritik birbideratua)
Hoysala Inperioa

Geografia
HiriburuaHalebidu (en) Itzuli
13°13′1″N 75°59′30″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erlijioahinduismo
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1026 (egutegi gregorianoa)
Bestelako informazioa

Hoysalako Inperioa Indiako azpikontinenteko indar bat izan zen, Kannada hizkuntza drabidiarreko eta erlijio hinduko erresuma bat izan zen, gutxi gora-behera gaur egungo Karnatakan agindu zuena 10. eta 14. mendeen artean. Hoysala erresuma hiriburua Belurren kokatu zen hasieran, baina gero Halebidura joan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoysalako agintariak Mendebaldeko Ghat eskualde garaietako menditarrak ziren jatorriz, eta XII. mendean gailendu ziren politikoki Mendebaldeko Chalukya Inperioaren eta Kalyani Kalachuri dinastiaren arteko gerra aprobetxatuz. XIII. mendean, Karnataka, Tamil Nadu, Andhra Pradesh eta Telanganaren mendebaldeko zatiak gobernatzen zituzten Dekkango mesetan.

Errege zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken erregea, Veera Ballala hirugarrena, hil zen Maduraiko sultan musulmanarekin borrokan, baina orduan jauntxo berri bat sortu zen Hoysala agintearen ingurutik, Harihara Raya delakoa (1342–1355), zeinak Hoysala erresumako eskualde gehienak batzea lortu zuen aginte forma berri batekin, eta Vijayanagara Inperioa sortuz horrela.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hoysala aroa garai garrantzitsua izan zen Indiako hegoaldean artea, arkitektura eta erlijioa garatzeko. Gaur egun, batez ere Hoysala arkitekturagatik gogoratzen da inperioa. Bizirik irauten duten ehun tenplu baino gehiago daude Karnatakan sakabanatuta.

Oparotasun eskultorikoan nabarmentzen diren eraikinak dira Chennakeshavako tenplua (Belur), Hoysaleswarako tenplua (Halebidu) eta Chennakesavako tenplua (Somanathapura) barne hartzen dituzte. Hoysalako agintariek arte ederrak babestu zituzten, eta literatura sustatu Kannada hizkuntzan eta Sanskritoan.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]