Andhra Pradesh

Koordenatuak: 16°30′50″N 80°30′58″E / 16.514°N 80.516°E / 16.514; 80.516
Wikipedia, Entziklopedia askea
Andhra Pradesh
 India
Ereserkia
Maa Telugu Thalliki (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaఆంధ్రప్రదేశ్
آندھرا پردیش
Andhra Pradesh
Herrialdea India
ISO 3166-2IN-AP
HiriburuaAmaravati (en) Itzuli
Chief Minister of Andhra Pradesh (en) ItzuliY. S. Jaganmohan Reddy (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak16°30′50″N 80°30′58″E / 16.514°N 80.516°E / 16.514; 80.516
Azalera162.970 km²
MugakideakOrissa, Karnataka, Tamil Nadu, Telangana, Puducherry eta Chhattisgarh
Demografia
Biztanleria49.634.314 (2011)
alt_left 24.648.731 (%49,7) (%49,8) 24.738.068 alt_right
landa eremua
Landa eremua
 14.610.410 (%29.4)34.776.389 (%70.1) 
hiriak
Hiriak
Dentsitatea304,56 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaTelugu
Ordu eremuaUTC+05:30
ap.gov.in

Andhra Pradesh (teluguz ఆంధ్ర ప్రదేశ్ , euskaraz: Andhrasko probintzia) India ekialdeko estatua da. Teluguz mintzo den Indiako bi estatuetako bat da, bestea Telangana delarik. 1956 eta 2014 urteen artean, bi eskualde teluguak batuta zeuden Andhra Pradesh estatuan, baina Hyderabad hiriburuaren inguruko beste eskualde horrek, Telanganak, estatu propioa sortu zuen 2014an.

Hiriburua, paradoxikoki, Hyderabad da 2014an hasitako 10 urte epe probisional batean. Hyderabad zen 1956tik hiriburua, baina zatiketarekin Telanganako hiriburu bilakatu da, geografikoki ere estatu horren erdian dagoenez. Amaravati hirian kokatuko da hiriburu berria, eta eraikuntza eta azpiegitura proiektu handi batean dago estatua hiri hori prestatzen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Telangana eta Orissa, ekialdean Bengalako golkoa, hegoaldean Tamil Nadu eta mendebaldean Karnataka ditu mugakideak.

Bere 972 kilometroko kostaldea Indiako bigarren luzeena da[1].

Portu eta hiri nagusia Visakhapatnam da, non Indiako Armadaren Ekialdeko Itsas Agintea dagoen. Beste hiri nagusiak Vijayawada, Guntur, Tirupati, Kakinada, Rajahmundry, Nellore, Kurnool, eta Eluru dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki estatuaren eskualdea Andhraapatha, Andhradesa, Andhraavani, Andhra vishaya eta beste izenak izan ditu.[2] Britainiarren kolonizazio garaian, eskualde gehiena Madras Probintziaren barruan geratu zen.

Indiaren independentziarekin, britainiarren agintetik heredatutako lurralde egitura anitz eta ugariak berregituratuz joan ziren. Madras Estatu (Probintzia kolonialaren ondorengoa) nagusiki tamilak, iparraldean teluguz mintzo ziren barrutiak zituen, eta horiek eratu ziren Andhra Estatuan 1953. urtean.

Madras probintzia koloniala, eta handik 1953an sortu zen Andhra Estatua, 1953ko mugekin. Madras probintzia koloniala, eta handik 1953an sortu zen Andhra Estatua, 1953ko mugekin.
Madras probintzia koloniala, eta handik 1953an sortu zen Andhra Estatua, 1953ko mugekin.


1950eko hamarkadan lurralde berrantolaketaren eztabaida biziak jarraitu zuen, eta nagusiki estatuak hizkuntzen arabera eratu behar zirela ondorioztatu zuten indar politiko indiar gehienek. Hamarkadaren erdialdean, teluguz bi estatu mintzo ziren Hyderabad Estatua eta Andhra Estatua, baina batez ere lehenean beste hizkuntza batzuetako barrutiak zeuden. Hala ere, Hyderabad gehienarekin eta Andhra Estatuarekin, telugu estatu handi bat, Andhra Pradesh izenekoa, 1956ko azaroaren 1ean sortu zuten.

Indiako hegoaldea, hizkuntzen araberako berregituraketaren aurretik, 1955 inguruan. Alboan, Andhra Pradesh 1956-2014 tartean izan zituen mugekin. Indiako hegoaldea, hizkuntzen araberako berregituraketaren aurretik, 1955 inguruan. Alboan, Andhra Pradesh 1956-2014 tartean izan zituen mugekin.
Indiako hegoaldea, hizkuntzen araberako berregituraketaren aurretik, 1955 inguruan. Alboan, Andhra Pradesh 1956-2014 tartean izan zituen mugekin.


2014an berriro aldatu zen mapa, Telangana sortu zenean. Bigarren estatu telugu honen sorkuntza barnealdeko eta Hyderabad inguruko eskualdeen erreibindikazioa izan zen hainbat urtez. 1969, 1972 eta 2009 urteetan izan ziren sezesioaren aldeko mugimendu inportanteenak, eta 21. mendeko horrek protestak ere egin zituen kostaldean. 2013tik aurrera, prozesua politikoki bideratu zen, estatu zentralak gidatuta, eta Telanganaren sezesioa indarkeriarik gabe gauzatu zen 2014an.

Zatiketaren mapa (zurizko barrutiek Telangana osatu zuten), eta oraingo Andhra Pradeshko mapa bat, azpiegiturak eta erlijio-zentroak markatzen dituena. Zatiketaren mapa (zurizko barrutiek Telangana osatu zuten), eta oraingo Andhra Pradeshko mapa bat, azpiegiturak eta erlijio-zentroak markatzen dituena.
Zatiketaren mapa (zurizko barrutiek Telangana osatu zuten), eta oraingo Andhra Pradeshko mapa bat, azpiegiturak eta erlijio-zentroak markatzen dituena.


Hizkuntzak eta erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telugu hizkuntza da hizkuntza ofiziala, alfabeto propioa eta historia luzea duen hizkuntza drabidikoa. Literatura, hedabide eta zine industria osatu bat duen hizkuntza bat da. 80 milioitik gora biztanle dituen herrialde bat da Andhra Pradesh, hizkuntza horretan bizi dena.

Zineari dagokionez, teluguzko zine industria propio bat dago, Tollywood izenarekin ezaguna, zeinaren zentro nagusia estatutik kanpo dagpoen orain (Hyderabaden, Telanganan), baina Visakhapatnam hirian ere ekoizpen egiturak ere badituena.

Telugu Beste hizkuntzak Guztira
Hindu %81a %8a1 %89a
Musulman %1a %4a2 %5a
Kristau %1a %5a3 %6a
Beste erlijioak %0.5a %0.5a %1a
Guztira %83a %17a %100a

1 nagusiki hindi
2 nagusiki urdu
3 nagusiki tamiliera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Estatuko webgune ofiziala
  2. A Study of Telugu Place-names By S. S. Ramachandra Murthy, P. 10


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]