Huayna Cápac

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Huayna Cápac
Wayna Qhapaq
Huayna Cápac

1493 – 1525
Aurrekoa Túpac Yupanqui
Ondorengoa Huáscar

Jaiotza 1467 aldean
Cusco edo Tumipampa
Heriotza 1525 aldean
Cusco
Ezkontidea(k) Mama Cusirimay
Seme-alabak Ninan Cuyuchi, Huáscar, Atahualpa, Quilliscacha, Rumiñahui, Túpac Hualpa, Paullu Inka, Manco Inka Yupanqui, Inés Huaylas Yupanqui

Huayna Cápac[1] (kitxuaz Wayna Qhapaq, «errege gaztea»; 1467 aldean - 1525 aldean) Inka Inperioko hamaikagarren Sapa Inka izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Túpac Yupanquiren seme eta ondorengoa, aita hiltzean (1493), artean adin txikikoa zela, enperadore izendatu zuten. Anaiorde batek, lehenik, eta erregeordeak, gero, aginpidea kentzeko egin zizkioten ahaleginei aurre egin behar izan zien. Konkistatzaile handia izan ez bazen ere, iparraldeko tribuak menderatu ondoren, Inka Inperioak bere hedadurarik handiena iritsi zuen: 4.000 km iparretik hegoaldera. Zenbait lurraldetako biztanleen matxinadak zapaldu behar izan zituen.

Inperioa Atahualpa eta Huáscar semeen artean banatua utzirik, Huayna Cápac hil ondoren gerra zibila piztu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]