Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua
Datuak
Idazlea Joxe Azurmendi
Argitaratze-data 2007
Generoa Saiakera
Jatorrizko izenburua Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua
Argitaletxea Udako Euskal Unibertsitatea
Herrialdea Euskal Herria
ISBN 978-84-8438-099-3
Sariak 2005eko Juan San Martin ikerketa-bekan saritutako lana

"Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua" Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako saiakera liburua da.

Liburu hau trilogia bateko lehena da, eta oinarri hurrengo bientzat: Volksgeist. Herri gogoa eta Espainiaren arimaz. Esaten da euskal abertzaletasunaren nazio-kontzeptua tradizio alemanekoa dela (erromantikoa, irrazionala, etab.) versus tradizio frantsesekoa (demokratikoa). Kontzeptu erromantiko hori honelakoa litzateke sumarioki: nazio bat funtsean hizkuntza bat da; hizkuntza bat, pentsamendu, mundu-ikuskera, izpiritu bat. Horrela, hizkuntzan eta nazioan daukaguna, izpiritu baten manifestazioa omen da (Volksgeist). Izpiritu hori da nazioaren esentzia, esan ohi da.

Egiaz, Volksgeist edo Herri Gogoaren ideia Alemanian adina Ilustrazio frantsesean dago, Renan baitan gero, eta XIX. mendeko filosofian bezalaxe XX.eko giza zientzietan, atzo eta gaurko praxi politikoan: Frantziako Iraultzaren hizkuntz politika jakobino eta nazionalismo espainol "liberaletik" nazional-sozialismo alemaneraino. Trilogiak ideia horien nondik norakoak aztertzen ditu.

Oinarri-oinarrian hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko harremanaren auzia dago. Hortik jalgi da herri bat oroz gain hizkuntza edo kultura bat delako ideia. Hori duzu lehen liburuki honen gaia, arazoa filosofian eta bereziki Humboldt-en obran aztertuz. Hizkuntza eta pentsamendua Humboldt-en aurretik eta gaur egungo filosofian, antropologian eta zientzia kognitiboetan ere begiratzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]