Volksgeist. Herri gogoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Volksgeist. Herri gogoa
Datuak
IdazleaJoxe Azurmendi (2007)
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak333[1]
ISBN978-84-9783-404-9

Volksgeist. Herri gogoa (Ilustraziotik nazismora) Joxe Azurmendi zegamarrak idatzitako eta 2007an argitaratutako saiakera liburu bat da;[1] Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua eta Espainiaren arimaz liburuekin batera osatutako trilogiaren bigarren atala.

Saiakera honetan Azurmendik Volksgeist edo Herri Gogoa kontzeptua aztertu du, horren historiari jarraituz, hasi XVIII. mendeko Ilustraziotik eta XX. mendeko nazismoraino. Azurmendik ezbaian ipiniko du kontzeptuaren erabilera okerra, salatuz gaizki ulertu dela berau alemaniar erromantizismoari lotuta aurkeztu nahi izan denean. Tesi hori babesteko ideiaren aurrekariei erreparatuko die: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico italiarra, Hume ingelesa. Erabilera oker hori, Euskal Herriaren testuinguruan, euskal nazionalismoari egotzi ohi zaion esentzialismoa oinarritzeko saiakeran datzala argituko du liburuak. Era berean, herri gogoaren kontzeptuak giza zientzia modernoetan izan duen eragina ere aztertuko du Azurmendik.

« Badut Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua azterketa bat, eta Volksgeistaren oraingo hau harekin lotua dago; eta haren ondoren, edo harekin, behar litzateke irakurri. Beste liburuki bat sortu zen ondotik (baina aurretik kaleratu) Volksgeist espainolari buruz: Espainiaren arimaz; hor hobeto ikusten ahal da, oharrok nondik sortu diren. Denak nota mordo bat bakarra.[2] »


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Pilar IPARRAGIRRE: «Volksgeist edo Herri gogoa, Ilustraziotik Nazismora», Argia, 2108. zenbakia, 2007-10-28.
  2. Azurmendi, J.: Volksgeist. Herri gogoa, Donostia, Elkar, 2007. 9. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.