Humoreen teoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Humorismo» orritik birbideratua)
Lau humoreekin lotutako jarrerak: suminkor, malenkoniatsu, odolbizi eta patxadatsu.

Humorismoa edo lau humoreen teoria giza gorputzaren inguruko teoria bat da, antzinako zibilizazio greko eta erromatarreko filosofo eta fisikoek adoptatu zutena. Hipokrates (K.A. 460-K.A. 377) izango da teoria honen aitzindari, eta Galenorekin (130-216) garatuko da era zabal batean, XVII. menderaino baliozkoa izanik. Hipokratesengandik, teoria humorala izan zen medikuen eta fisikarien arteko gorputzaren funtzionamenduaren ikuspunturik ohikoena XIX mende erdialdean medikuntza modernoa heldu zen[1].

Teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipokratesen teoria adierazten du giza gorputza oinarrizko lau substantziaz osatzen dela, humore (nahiz eta likidoez jardun) gisa ezagutzen direnak, eta hauen arteko oreka perfektua mantendu behar dela gaixotasun mota guztiak, bai gorputzekoak bai espiritukoak, saihesteko. Honela, gaixotasunen edo ezgaitasunen agerpena gehiegikeriaren emaitza edo lau likido hauen edo humoreen baten defizita izango lirateke. Teoria hau bereganatu zuten eta filosofia mediko klasikoa moldatu zuten Mendebaldeko Europako ondorengo egileek, pentsatzen zuten humore hauetako bakoitza handituko litzatekeela dietaren eta banakoaren jardueraren arabera handituko edo gutxituko litzatekeela. Paziente batek likidoen desoreka jasaten zuenean, bere izaera eta bere osasuna erasanak izaten ziren.

Humoreak behazun beltza, behazun horia, karkaxa eta odola bezala identifikatu ziren. Erlazio estua zegoen humoreen eta lau elementuen artean: sua, airea, ura eta lurra, eta gainera erlazio honi beste hainbat ezaugarri eransten zitzaizkion: beroa, hotza, hezea eta lehorra.

Teofrasto filosofo greziarrak eta Eskola Peripatetikoko gainerako dizipuluek, aipaturiko humoreak pertsonen izaerarekin erlazionatzen zituen ikerketa bat landu zuten. Modu honetan (eta hauen idazkietan agertzen diren bezala) agertzen dira lau tenperamenduak:

Odol asko zuten banakoak sozialak ziren; karkaxa asko zutenak baretuak ziren; behazun asko zutenek, suminkorrak; eta behazun beltz asko zutenak, malenkoniatsuak.

Lau humoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teoria horien arabera (Indiako baserri-zonetako herri askotan bereziki indarrekoak), gizakiak bere izaeragatik modu honetan sailka ditzakegu:

1. Gizaki karkaxatsua gogoetatsua da, lasaia, oso justua eta ustelezina, gutxi konprometitua eta sinpatikoa. Bizitza ona dute eta lana gutxi gustatzen zaie.

2. Malenkoniatsua egongaitza da, oso gogoetatsu, ezegonkor eta grinatsua da. Isiltasuna eta bakardadea maitatzen dute, bere inguruneaz ahazten dira eta errazki entretenitzen dira.

3. Odolduna alaia da, kementsua da eta potentzia du. humore ona duten pertsonak dira, kartsuak eta konfiantza eskaintzen dutenak.

4. Suminkorra saiatua da, azkarra bere erabakietan, gauza handietarako noranzkoa duena, aktiboa eta irekia. Pertsona handinahia da. Indibidualista eta zorrotzak dira haiekin berekin.

Europako aldi neoklasikoan zehar, teoria humoralak medikuntzaren praxia menderatu zuen, batzuetan egoera dramatikoak agerraraziz. Odolustearen edo bero-aplikazioaren praktikak, XVIII. mendeko praktika tipikoak, lau humoreen teoriaren konponbidea izan ziren (odol eta behazun gehiegikeriak, hurrenez hurren, tratatzeko, kasu hauetan). Bestalde, jende askok pentsatzen zuen humoreen kantitate amaigabea existitzen zela organismoan. Horregatik, oso arrunta zen fluido-galera heriotza-forma bat zela uste izatea.

Tenperamendua eta idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Hipokratesen teoria hasiera batean izaerarekin edo banakoen izaerarekin eta karakterekin erlazionatuta egon, Periot deitutako mediku frantziarra gai izan zen izaera pertsonen grafologiarekin erlazionatzeko. Nahiz eta bere teoria desfasatutakotzat hartu, lau izaerak pertsonaren ezaugarri grafologikoekin erlaziona ditzakegu.

  • Odol-izaera: letra handia, bihurguneak maiuskula apainduekin nagusitzen dira. Azkar idazten du, letra irmoarekin edo erliebean, eskuinerantz etzanda eta era gorakorrean. Eskuinaldean kokatzen den sinadura handi bat izaten du.
  • Tenperamendu karkaxaduna: letrak tamaina arrunta du, bihurguneekin eta biribiltasunekin, hizki arrunta, idazkera motel edo neurritsua. Marjina ordenatu batzuk mantentzen ditu. Sinadura handi bat kokatzen du ezkerralderantz eta testutik urrun.
  • Izaera suminkorra: letra normala, marjina ordenatuekin eta testu kondentsatuarekin, idazkera neurridunarekin. Bizkor eta presio irmoarekin idazten dute. Normala denetik umearenari doan firma dute eta zentroan edo testuaren eskuinerantz arinki kokatu ohi da.

"Humoreak" eta "nazioak"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humore desberdinen osaera eta barne oreka zehazten zituzten klima eta ingurumen baldintzek sortutako lau tenperamenduak (karkaxatsua, malenkoniatsua, odolduna eta suminkorra) "nazioei" ere aplikatu zitzaizkien, gizabanakoen baldintza berberen eraginpean zeudelako. Ingurugiroaren teoria determinista hau XVIII. mendearen erdialdera arte mantendu zen. Garai hartan, David Hume (Of National Characters, 1742) edo Voltaire (Essai sur les moeurs et l’esprit des nations, 1753) bezalako egileek beste faktore batzuk sartu zituzten, hala nola gobernuaren forma edo sinesmen erlijiosoak. Ordura arte teoria ez zen sostengatua izan medikuengatik bakarrik; baita garai hartako idazle politiko garrantzitsuenetako batzuk ere, esate baterako, Jean Bodin edo Giovanni Botero; izan ere, biak printzipio aristoteliko batetik abiatu ziren: Gobernu formaren egokitzapena herrien izaerara. Bodinek esan zuen errepublika ordenatu batean "gauza publikoen forma lekuen izaerara egokitzea" beharrezkoa zela eta "herri baten gobernuburu jakintsuak [bere] humorea eta bere izaera ondo ezagutzea beharrezkoa zela" esan zuen. Horrela, Bodinek baieztatu zuen "espainiar jatorrikoa ... meridionalagoa izateagatik, frantsesa baino epelagoa eta malenkoniatsuagoa, irmoagoa eta kontenplatzaileagoa izango da" , eta hortik ondorioztatu zituen maxima nazionista batzuk, esaterako «Frantzia auzietara makurtuta dagoela».

VIII. mendean, Montesquieauk klimaren determinismo berari eutsi zion De l 'esprit des lois (1736) izeneko bere lan ezagunean, eta honako hau adierazi zuen: "Egia bada izpirituaren izaera eta bihotzaren grinak oso desberdinak direla klima ezberdinetan, legeek pasio horien diferentziari eta ezaugarri horien diferentziari buruzkoak izan behar dute". Bere Essai sur les causes que peuvent affecter les esprits et les caractères lanean "klima hotzak edo beroak nazio ezberdinei izaera ezberdina" ematen dietela esan zuen, hortik "hainbat ondorio" jarraitzen direlarik.

Humoreen jarraitzaileak gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun badira teoria mistiko, erlijioso eta are pedagogiko batzuk humoreen teorian sinisten dutenak. Honela, Waldorf hezkuntzak humoreen arabera sailkatzen ditu umeak, eta horren arabera eskaintzen die hezkuntza[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Teoría Hipocrática de los Humores | Gomeres. (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) El ataque a la educación y las escuelas Waldorf. (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]